1. INFORMAZIOA OROKORRA

apirila 6, 2016

EDUCACION-Uharte-045

Eskolatzea derrigorrezkoa eta doakoa da, Nafarroan 6 urtetik 16 urtera bitarte bizi diren pertsona guztientzako.Atzerritar adingabe guztiek dute, nafar adingabeek bezala, hezkuntza baldintza berberetan jasotzeko eskubidea eta betebeharra. Eskubideak hauxe biltzen du bere baitan: derrigorrezko, doako eta oinarrizko irakaskuntzan sartzeko eskubidea; kasuan kasuko titulazio akademikoa lortzekoa, eta beken eta laguntzen sistema publikoan sartzeko eskubidea.Bestelako bekak eta eskola laguntzak ikastetxearen beraren bitartez izapidetu behar dira: jantokia, garraioa, eskola-materialak eta abar.

MATRIKULAZIO IZAPIDEAK ETA HEZKUNTZA EREDUAKEDUCACION-Uharte-045-2

Ikastetxeetan aurre-inskripzio aldi bat eta matrikulazio aldi bat daude (otsailetik apirilera bitarte) eta aldi berezi bat ere bai (irail hasieran). Nolanahi ere, udalerrira iriste bazarete behin ikasturtea hasitakoan, baduzue 3 urtetik gorako seme-alaba eskolatzeko aukera; hartara, jo zuzenean ikastetxera bertara. Ikastetxean esanen dizuete zer agiri aurkeztu beharko dituzuen.

Nafarroako berezko bi hizkuntzak mintzatzen direnez, aukera egin beharko duzue hezkuntza sistemak eskaintzen dizkizuen ereduen artean, zuen seme-alabak ikastetxean lehen aldiz matrikulatzean:

“D” eredua: euskarazko irakaskuntza, gaztelania irakasgai gisa, eta haur hezkuntzatik bertatik ingelesa ere sartzen da

“A” IIP: gaztelaniazko irakaskuntza, euskara irakasgai gisa, eta haur hezkuntzatik bertatik ingelesa ere sartzen da.

“G” IIP: gaztelaniazko irakaskuntza, eta haur hezkuntzatik bertatik ingelesa ere sartzen da.

HEZKUNTZA ZIKLOAK ETA UHARTEKO IKASTETXEAK

Esquema-educaciOn


<< atzera