Botika gutxitu eta gehiago mugitu-zure osasunagatik bat eginik.

uztaila 20, 2016

Imagen pastilla zapatillaUharteko osaun-etxearekin batera bultzatutako egitasmo bat da, zeinaren bitartez, osasun-etxeko pertsonal sanitarioak paziente kronikoei jarduera fisikoa preskribituko die, “kirol” errezeta baten bitartez. Pazienteak, farmaziako ohiko errezetaz gain, bere osasun arazora bideratutako jarduera fisiko bereziko errezeta bat eskuratu ahalko du, eta horrekin udalaren kirol instalazioetara joanen da dagokion osasun kirol programan berehala sartzeko (errezetan zehaztuta dago).

EGITASMOAREN PREMISAK

– Egitasmo jasangarria: existitzen diren udal baliabideak erabiliz (Kirol instalazioetako puntu indartsuak).

– Egitasmo zabala: paziente osasuntsuari eta kronikoari zuzendua.

– Pazientea berehala hasten da egitasmoan: plaza kopuru mugarik eta izen-emate baldintzarik gabe.

– Jarduera fisikorako atxikidura mekanismoak.

– Kudeaketa sistema erra zeta sinplifikatua osasun arloko langileentzat.

– Pazientearen datu babesa bermatzea.

– Baldintza bakoitzarentzat zuzenduriko jarduera fisikoa.

– Kirol instalazioetan formatutako pertsonala.

HELBURUAK

– Ariketa fisikoaren bitartez Uharte, Gorraiz eta Zubiriko oinarrizko zonaldeko herritarrak artatzen diren osasun-etxeetako pazienteen osasuna hobetu, osasun arloko pertsonalak ariketa fisikoa preskribituz.

– Herri horiek dituzten baliabideak erabiltzea lortu eta osasun publikoko sarera lotu, egitasmoaren jasangarritasuna bermatzeko.

– Ariketa fisikoko eta osasuneko egitasmoetara atxikimendua handitu.

– “Oihutura osasungarriak” lantzen dituzten arreta ereduak ezarri gaixo kronikoen oinarrizko estrategia gisara, medikazio maila altua eta “osasun kontsumismoa” sortarazten duen egungo eredua gainditzeko ahaleginduz.

HERRITARREN TALDEKATZEA EGITASMO EZBERDINETAN

Taldekatzea

EGITASMOAREN LEHENTASUNA

Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, zeinetan jarduera fisikoa bereziki preskribitua dago.

KIROL ERREZETA SORTU

Jasoko ditu: Imagen-RECETA-DEPORTIVA
– Izen-abizenak

– Preskribitzen den programa edo jarduera

– Kirol zerbitzuen kontaktua izen-ematea burutzeko

Kirol errezeta Osasun-etxean emanen da

KIROL ERREZETA

Kirol errezeta

1. Pertsona osasuntsuak.Imagen ARETA FISIKOA

* Ez daude egitasmo honetako lehentasun taldean, dena den, kirol praktika sustatzeko kanpaina bat eginen da.

* Osasuneko pertsonalak jarduera fisikoaren praktika erregularraz galdetuko du eta historia klinikoan apuntatuko da.

* Kirola egiteko ohiturari kez badago, kirola egitea aholkatuko da eta Osasun Publikoa eta Lan Osasun departamentuak eginiko foiletoa emanen zaio, Uharte eta Eguesibarko kirol zerbitzuetako datuekin.

2. Adineko pertsonak

ADINEKOENTZAKO KIROL ERREZETA

Imagen 3ª EDAD* Adineko pertsonak Uharteko kirol zentroetara joaten dira kirol errezetarekin.

* Egitasmo horretan kokatutako kirol jardueren informazioa ematen zaie, ordutegiak eta non egiten diren, eta “Hirugarren adinerako kirol jarduera” programa preskribitzen zaie.

Adineko pertsonentzako jarduerak:

“55 URTETIK GORAKOENTZAKO ARIKETA FISIKOAK”

“NEURRIZKO GIMNASIA TERAPEUTIKOA”

“GIMNASIA TERAPEUTIKOA ARINA”

3. Mendekotasun duten pertsonak

AHULENTZAKO KIROL ERREZETA

Imagen 3ª EDAD-MEMORIA* Mendekotasuna duten pertsonek Uharteko kirol zentroetara joaten dira kirol errezetarekin.

* Uharteko Gizarte Langileekin hitzordua eskatzen zaie “MEMORIA ETA PSIKOMOTRIZITATE” programan sartzeko.

4. Patologia neurologikoak dituzten pertsonak

NEURO-TERAPIA AKUATIKOKO KIROL ERREZETA

Imagen NATACION

* Patologia neurologikoak duten pertsonek Spa&Sport Itaroa Huarte zentrora joaten dira kirol errezetarekin.

* Programaren ardura duen fisioterapeutarekin hitzordua ematen zaie saioen ordutegiak gogorarazteko.

* Banakako saioak uretan fisioterapeutarekin.

5. Giltzadura-apofisiak edo/eta neuromuskularrak, fibromialgia, afektibitate-nahasmenduak edo estresa duten pertsonak.

HIDROTERAPIA KIROL ERREZETA

SPA SPORT

* Hidroterapia kirol errezeta ondorengoei preskribituko zaie:

• Giltzaduraren mugikortasunean edo tonu muskularrean eragiten dien giltzadura-apofisia edo/eta prozesu neuro-muskularrak dituzten pertsonei; eta fibromialgia duten pertsonei: 4 asteko tratamendua; ordu 1eko iraupeneko 3 saio/astean.
• Afektibitate-nahasmenduak edo estresa duten pertsonak (zaintzailearen sindromea): 6 asteko tratamendua; ordu 1eko iraupeneko 3 saio/astean.
• Preskripzio Irizpideak ezartzen dira.

* Hidroterapia kirol errezeta duten pertsonek Spa&Sport Itaroa Huarte zentrora joaten dira kirol errezetarekin.

Imagen SPA SPORT 1* Pertsonal espezializatuarekin hitzordua ematen zaie galdetegi bat egiteko eta tratamendua ikasteko.

* Onderengo saioak asistentzia teknikorik gabe eginen dira, ematen zaizkien gidalerroak jarraituz.

6. Arrisku Kardiobaskularra duten pertsonak

Kardiopatia Iskemiko ez akutua, HTA, Obesitatea, 2 motako Diabetesa, Dislipemiak, EPOC

KARDIO OSASUN ABONU KIROL ERREZETA

* Kardio osasun abonu kirol errezeta duten pertsonek Spa&Sport Itaroa Huarte zentrora joaten dira kirol errezetarekin.

* Gihartze aretoko pertsonalarekin hitzordua ematen zaie abonua azaltzeko eta bertan izena emateko.

* Kirol instalazioetako saioak osasunaren hobekuntzara bideratutako tratamenduetan formazioa jaso duten Gihartze aretoko pertsonalaren ikuskaritza izanen dute.

* Pazientearen osasuna hobetzeko bereziki preskribitutako indar eta erresistentzia saioak eginen dira.

Imagen GIMNASIO* Erabiltzaileak astean lau saioetara (hiru aurrez aurre) joan ahalko dira. Saioak burutu ahalko dira gihartze aretoan, jardueren aretoan eta aire zabalean.

EBALUAKETA

OSASUN ETA KIROL PERTSONEK EGINIKO EBALUAZIO JARRAITUA

• OSASUN PERTSONALAK EGINIKO HASIRETAKO ETA ALDIZKAKO TESTAK:
– Koordinazio, Iaiotasun eta Indar Testa.
– Euroqol-5d Bizi Kalitate Galdetegia.
– Balio klinikoak

KARDIO OSASUN ABONUA

ABONO CARDIO SALUD

ESKERRAK

Uharteko Oinarrizko Zonalderako egitasmo hau diseinatu eta bultzatu dute ondorengoen artean: Maite Ayarra Elía, Uharteko Osasun-etxeko Medikua, Eva Sada Urabayen, Uharteko Udalaren Kirol Koordinatzailea eta Nerea Romero Torrens Eguesibarko Udalaren Kirol Koordinatzailea .

Berau egiteko eskertu nahi dugu ere ondorengoen laguntza:

◊  Daniel Martínez Aguado, Corellako Udalaren Kirol Koordinatzailea.

◊  Mikel Izquierdo Redín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Departamentuko Katedraduna.

◊ Uharteko osasun-etxeko osasun teknikariak.

EGITASMO HAU DIRUZ LAGUNDU DU:

 

 

 

FUNDACION CAJA NAVARRAAYTO ARANGUREN

AYUNTAMIENTO HUARTEImagen2 GOB NAV


<< atzera