2019/2020 IKASTURTERAKO IKASTAROETARAKO ETA MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIOAK EGITEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DA

ekaina 6, 2019

Kultura, gazteria, gizarte zerbitzuak eta Musika eskolak 2019/2020 ikasturterako eskaintza argitaratu dute.
Izena emateko lehenego epea ekainean zehar izango da. Eskuorri honetan dago informazio guztia eskuragarri.

SORMEN AISIALDI TAILERRAK ETA MUSIKA ESKOLAKO ESKAINTZA

KULTURA ZERBITZUA (Haurrendako: sormen tailerra, zirku tailerra, dantza sortzailea, hip´hop, euskal dantzak. Gazte eta helduendako: dantza afrikarrak, pintura, marrazketa, pintura + marrazketa, josketa, zur lanketa, swing, antzerki tailerra):
Izen emateak, ekainaren 6tik 20ra 948 012 012 telefonora deituz.

MUSIKA ESKOLA (Ikasle berrien matrikulazioa):
Izen emateak musika eskolan bertan (Kultur Etxeko 2. solairuan)
Egunak: ekainak 10 eta 11.
Ordutegia: 18:00-20:00

GIZARTE ZERBITZUA (Jolas librea eta bitartekari artistiko taldea emozioak eta harremanak egiteko gaitasuna garatzeko, 8 eta 12 bitarteko haurrendako):
Izen emateak ekainaren 6tik 20ra 948 33 32 23 edo 674 490 183 telefonora deituz, edo es-infancia@mssbhuarteyesteribar.org helbidera mezua bidaliz.

GAZTERIA ZERBITZUA (Gazteendako antzerki tailerra):
Izen emateak ekainaren 6tik 20ra 948 33 34 31 edo 629977030 telefonora deituz, edo juventud-gazteria@huarte.es helbidera mezua bidaliz.


<< atzera