ALDAKETA, ETXEBIZITZEN ALOKAIRU SOZIALAREN GAINEKO ORDENANTZAN. HASIERAKO ONESPENA

otsaila 8, 2019

26. ALDIZKARIA – 2019ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzan (298/2018 zenbakiko espedientea).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Uharten, 2019ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.


<< atzera