• 1. INFORMAZIOA OROKORRA

    Eskolatzea derrigorrezkoa eta doakoa da, Nafarroan 6 urtetik 16 urtera bitarte bizi diren pertsona guztientzako.Atzerritar adingabe guztiek dute, nafar adingabeek bezala, hezkuntza baldintza berberetan jasotzeko eskubidea eta betebeharra. Eskubideak hauxe biltzen du bere baitan: derrigorrezko, doako eta oinarrizko irakaskuntzan sartzeko eskubidea; kasuan kasuko titulazio akademikoa lortzekoa, eta beken eta laguntzen sistema publikoan sartzeko eskubidea.Bestelako bekak
    irakurri gehiago

  • 2. HAUR HEZKUNTZA

    Haur Hezkuntzak haurrei garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzen laguntzea izanen du xede. Era berean, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpideak irakatsiko dira; irakatsi ere, bizikidetzaren eta gizarte harremanen oinarrizko arauak, bai eta ingurunearen ezaugarri fisikoak eta sozialak ere. Haurren autonomia pertsonala ere sustatzea du xede. Haur Hezkuntza bi ziklotan antolatua dago. Lehen zikloa: 0-3 urte.
    irakurri gehiago

  • 3. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)

    Lau urteko iraupena du eta LEHEN HEZKUNTZAren ondotik dator (12-16 urte). Behar bezalako prestakuntza ematen du hala Batxilergoa nola erdi mailako Lanbide Heziketa ikasten jarraitzeko. * Uharten ez dago DBH ikasteko ikastetxerik. Hori dela eta, ikasleek Atarrabiako Petri Atarrabiako Bigarren Hezkuntzako Institutura joan behar dute.

  • 4. LOGSE BATXILERGOA

    Batxilergoak bi ikasturte ditu eta lau modalitatez osatuta dago. Modalitateak ezarri dira, ikaslea hala ondotik datozen ikasketei begira prestatzeko nola adin horietako gazteek dituzten interesak, gaitasunak eta jarrerak lantzeko. Honatx lau modalitateak: Arteak, Teknologia, Naturaren eta Osasunaren Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak.

  • 5. LANBIDE HEZIKETA (LH)

    Erdi Mailako eta Goi Mailako prestakuntza- zikloetan antolatua dago. Erdi Mailako ikasketak 16 urtetik aurrera egiten dira, eta ikasleak titulazio tekniko bat lortuko du. Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasturte bateko eta biko ikasketak dira, eta ikasleak Goi Mailako titulazio tekniko bat lortuko du.

  • 6. UHARTE BHI

    Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako institutu publiko bat da eta hezkuntza- proposamen desberdindua eskaintzen die hezkuntza-zailtasunak eta ikasteko arazoak dituzten ikasleei. Ikasleak Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuetatik bideratzen dituzte herriko hezkuntza- eskaintza horretara. Hezkuntza-eskaintzaren baitan badago berariazko Lanbide Heziketa bat ikasteko aukera eskola-orduen erdietan. Institutuaren ezaugarria, betiere ikasleen beharrak kontuan hartuta; gainera, txikiagoa da ikasleen
    irakurri gehiago

  • 7. EUSKALTEGI ZUBIARTE

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.