Berdintasuna

Udalaren arlo ezberdinetatik berdintasuna lantzen da, emakumeak eta gizonak bizitzako alor guztietan sartzea zailtzen duten bazterkeria mekanismo oro atzeman eta zuzentzea (hezkuntza, gizarte ongizatea, osasuna, enplegua, e.a.) helburu duena. Udal esparruan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeak Berdintasun Planak abiarazi eta ebaluatzea esan nahi du; hartara, behar bezalako neurriak eta estrategiak planifikatu behar dira, emakumeen eta gizonen artean dauden bazterkeriak ezabatzeko; herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egin behar dira, bazterkerian oinarritutako portaerak eta estereotipo sexistak aldatzeko, eta, era berean, administrazioari, gizarte-eragileei, enpresei, GKEei eta auzokideei aukera- berdintasunari buruzko aholkularitza eman behar zaie.
Horrez gain, Berdintasunari lotutako gai orotarako, aukeran baduzu ANDRE MARI EMAKUME TALDEA izeneko taldera jotzea (andremari.emakumetaldea@gmail.com), alor honetan lan garrantzitsua egiten baitute eta urte osoan jarduera asko antolatzen dituzte.
ERASOAK GERTATZEKOTAN JAKIN BEHARREKO TELEFONOAK ETA DATUAK: Gogoratu erasorik gertatzekotan, zure esanetara daudela Udalaren Gizarte Zerbitzuetako langileak: jo haiengana, nola jokatu jakiteko eta babesa eskatzeko. Honatx telefonoa: 948 33 32 23. Era berean, eskura izanen duzu Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Bulegoa (Iruñean). Tel.: 848 423376 eta 848 427671.
Bestela, deitu 016 telefonora. Doan eginen dizute harrera, eta zerbitzua 51 hizkuntzatan eskaintzen da.
Edozein larrialditarako, deitu 112 telefonora.
Helbidea:
Udaletxea. San Juan plaza, 1, 1º. PK 31620 Uharte (NAFARROA)
Telefonoa: 948 33 07 61