UGAZTE

INSTALAZIOAK

Jarduera horiek guztiak burutzeko gaur egun dugu Leandro Azkarate kaleko 1ean dagoen eraikina, hau da, Gazte lokala-Ugazte. Eraikin honetan garatzen dira herriko gazteriari eskaintzen diegun zerbitzu guztiak.
Beheko solairuan kokatuta dago Gazteen Informazio Gunea, eta bertan topa ditzakezue gazte gaietako informazioa eta Internet konexio duten ordenagailuak erabili.
Bertan gazteen topalekua den aretoa dago, bertan dituzte jolasak, material didaktikoa eta ping-pong mahaia.
Bigarren solairuan hiru gela daude, erakusketak, proiekzioak… jartzen ahal ditugu, eta horretaz gain bururatzen zaizkigun tailerrak, ikastaroak edo leku gehiago behar duten jarduerak, bai parte-hartzaileen kopuruagatik, nola jarduerak berak leku zabalagoa eskatzen duelako. Gela hauek ikasteko edo lanak, dantza, antzerkia egiteko etab. har daitezke.
Hirugarren solairuan beste gela bat dago, eskulanak, formakuntza saioak, bilerak edo beste edozein gauza egiteko erabil daitekeena.
Musika-ekintzak, eskulanak, bilerak, proiekzioak, erakusketak, edota beste ekitaldi batzuk egiten dituzuenek, baduzue Ugazteko aretoak erabiltzeko aukera. Bezperan areto erreserbatzea besterik ez da behar.

Gazte lokateko ARAUTEGIA