TXUBINDO NATUR GELA (INGURUMENA)

apirila 12, 2016

Oraindik lan asko geratzen delako…txubindo

HEZIKETA-PROIEKTU BAT


ZER DA TXUBINDO NATUR GELA?

Aisialdiko begirale talde batek osatzen dugu Txubindo Natur Gela. Ingurumen-hezkuntzako jarduerak antolatzen ditugu Uharten, batez ere 5-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak, nahiz eta beste adin tarteetarako ere jarduerak antolatu. Gure lana erabat altruista da.

Ingurumen-hezkuntza ez-formalaren arloan lan egiten dugu, hau da, ingurumeneko ezagutzen, jarreren eta balioen transmisioan. Eta horrek berekin dakar: ingurune naturalarekiko eta sozialarekiko jarrera baikorrak hartzea; aniztasun biologikoaren eta kulturalaren zaintza eta errespetua; eta belaunaldi barneko eta arteko elkartasuna sustatzea.

JOLASTEGI LUDOTEKA
Uharteko Jolastegiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako aisialdirako beste aukera bat bezala hasi zuen bere jarduera 2008ko azaroan. Jolasean oinarritu du bere lana, norbanakoaren eta taldearen garapena errazteko.

Lehiakortasuna alde batera uzten duen gunea da, parte-hartzailea eta elkarren arteko begirunean oinarritzen dena. Bertan baloreen heziketan lagunduko zaie (begirunea, kooperatibismoa, autoestimua, berdintasuna, askatasuna…) umeak beraien prozesuaren protagonista izateko eta geroz eta autonomoagoak beraien aisialdian.

Jarduera gehienak izaera askekoak dira, beti ere funtzionamendu orokorrerako oinarrizko arauak mantenduz (garbitasuna, ordena, begirunea…).

Uharteko eskola zaharretako espazio anitzetan kokatuta dago eta ateak zabaltzen ditu astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.

IBAIAREN EGUNA


IBAI-ERTZEN GARBIKETA

Ibaia guztion ardurakoa da. Gaur egun gauzak ikusteko dugun moduagatik, ibaiari buruz dugun ikuspuntua oso hiritartua dago eta ibai-ertzak garbiak edo zikinak daudela hitz egiten dugunean ikusten ditugun sasiak eta laharrak ibai-ertza “zikintzen” dutela esaten dugu eta dena “erabat” garbitzeko joera izaten dugu, bere ibilgura iristea errazago jarriaz.

Ibaia bizia da, eta aniztasuna izan beharko luke. Bere ur-bazterretan soberan dauden gauzak haizeak eta euriak ibilguraino eramaten dituen giza hondakinak dira, eta horixe da garbitu behar duguna. Ideia hori transmititzen saiatzen gara Ibaiaren Eguna jardunaldia antolatzerakoan, txikienak eta gurera hurbiltzen diren guztiak jolas eta dinamiken bidez suspertuz.

Telefonoa: 606 612 938
E-Posta: txubindo@txubindo.org
Web orria: http://www.txubindo.org


<< atzera