Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2010eko irailaren 9a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

NOGARO

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Uharte hiriak Santiago bidean kokatzen diren udalerri batzurekin senidetua dago: izen bereko Uharte Garazi eta Uharte-Hiri behe-nafarrak eta Uharte Arakil goi-nafarra; eta “podiensis” bidean kokatzen den Armagnac eskualdeko Nogaro. 

Nogaroko Turismo Bulegoa 

Nogaroko Zirkuitua 

Nogaroko Udala 

NOGARO, HIRI SENIDETUA:

Done Jakue Bidea da Uhartek Frantziako Nogaro herriarekin senidetua egotearen ardatz eta oinarria. Senidetze hori Uharteko udal gorporazioak 2004ko maiatzaren 16an Nogarora eginiko bidaian sinatu zen eta urte bereko ekainaren 27an Nogaroko Udalak gure herriara eginiko ordeako bisitan berretsi. 

Bi herrien arteko senidetze hitzarmenean bereziki azpimarratzen da “bi udalek Done Jakue Bideari lotutako jarduerak antolatzeko arreta berezia jarriko dute”. Lokarri hori sustatzeaz gain, bi udalerriek bultzatu nahi dute: familien eta ikastetxeen arteko haurren eta ikasleen elkartrukea; ikasleentzako udalekuak eta oporraldiak; hizkuntzak, batez ere gaztelania, frantsesa eta euskara, ikasteko udako ikastaroak; erakusketak; dantza taldeen, abesbatzen eta musika banden emanaldiak; eta kirol topaketak.

Nahiz eta senidetze hitzarmena uda amaitu ondoren zehaztuz joanen den, lehenengo urratsak eman dira eta Nogaron bertatik pasatzen diren erromeseei Uharteri buruzko informazio interesgarria eta aterpetxeari buruzko argibideak ematen diete. Baina Uharte eta Nogaro herrien arteko lokarria ez da soilik kulturan oinarrituko, esparru ekonomikoan eta indrustrialean berezkoak diren elkartukeak eta jarduerak sustatzeko ekimenak ere martxan jarriko dira.

UHARTEREKIN ANTZA:

Frantziako Nogaro herria Armagnac eskualdean kokatuta dago, aldameneko estatuaren hego-mendebaldean. 3.000 biztanle inguru ditu. Geografikoki oso ongi kokatua dago: iparralderuntz 70 kilometrotara dago Paue eta hego-ekialderuntz 160etara Bordele. Bere erakargarri turistikoak dira: jai gastronomikoak; ingurune zoragarriak natura-bide ugariekin; eta, nola ez, Done Jakue Bidea, Orreagaraino iristen den isurialdean.

BESTE SENIDETZEAK:

Senidetze honek 2002. urtetik izen bereko beste herriekin dituenetara gehitzen da: Nafarroan dagoen Uharte Arakil  eta Behe-Nafarroan dauden Uharte-Hiri (Donapaleutik hurbil) eta Uharte-Garazi (Donibane Garaziren ondoan), Arnegiko mugatik kilometro gutxira. Harreman horien ondorioz ekainaren bukaeran Uharte-Garaziko bizilagun talde baten bisita jaso genuen.

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du