Agurra

Lerro hauekin agurtu nahi ditugu Uharteko bizilagun guztiak eta baita modu batean edo bestean ezagutu nahi gatuztenak ere.Alfredo Arruiz-Web(3)

Uharte oso herri dinamikoa da, pertonen arteko erlazioak laguntasun, bizikidetza eta normaltasun parametroen barruan ulertutzen dituena.

Badaukagu kultura, ohiturak, gastronomia, zerbitzuak, aisialdia, natura…

Nahiz eta Irunetik oso hurbil egon, eta 7.000 biztanle inguru eduki, Uharte herri baten izatea mantentzen du oraindik ere eta hauxe da, hain zuzen ere, bere xarma.

Bizilagunei herria egiten jarraitzera animatzen zaituztegu eta gogoan izan eguneroko gestioetan laguntzeko tresnak badituzuela. Zerbitzu ona emateko konpromisoa hartzen dugu eta horretarako lan eginen dugu.

Alfredo Arruiz Sotés

Alkatea