Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

AGURRA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Alkatearen argazkiaLerro hauekin ongi etorria eman nahi diot leiho honen bitartez gure herrira hurbiltzen den orori, eta aukera erabili nahi dut ere adierazteko ongi etorriak izanen direla, nola ez, bertara hurbiltzen direnak.

Gaur egun ezagutzen dugun Uharte hau desberdina da duela ez hainbeste urte ezagutzen genuenetik; denok Uhartek bizi izan duen zabalkundearen parte izan gara, nire ustez arro egon gaitezke dugun zerbitzuen kalitatearekin, eta, garrantzitsuagoa dena ere, denbora luzez Uhartearrek eginiko lanari esker bertan goza dezakegun bizikidetasun maila bikainarekin.

Aldagai hauek eta beste batzuk, Uharte bizitzeko toki paregabean bihurtzen dute, bizikidetasunean egoteko, etorkizunerako planak egiteko, eta horrela ulertu izan dute beste lekuetatik hona etorri diren ehunka bizilagun berriak ere.
Ziur nago denbora gutxian herritar hauek pozik sentituko dira "tipulazorroak" deitzen dietenean.

Hau horrela, Uharte benetan ezagutzera gonbidatu nahi zaituztet, bere txokoak, bere jendea, ziur bainago ez dizuegula huts eginen. Espero dut Web orri hau zuentzat erabilgarria eta baita gure herrian zeharreko bidai zoragarri baten hasiera izatea.

Agur bero bat. Uharten eginen dugu topo!!!

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du