EUSKARAZKO UDALEKUETAN PARTE-HARTZEAGATIKO BEKAK

abuztua 9, 2019

Uharteko Udalak diru-laguntza deialdi bat badu uda honetan eusren seme-alabak euskarazko udalekuatera joan diren familientzako.

Deaildiaren oinarriak.

Alkatearen ebazpena.

Aurkezteko epea: irailaren 2tik 30era (biak barne).

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  1. Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
  2. Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2018ko errenta aitorpena).
  3. Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  4. Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  5. Diru-laguntza jasotzeko nahi den kontu zenbakia (IBAN).

<< atzera