HITZALDI- SOLASALDIA “FAMILIA ERANTZUNKIDEAK: BERDINTASUNEAN HEZTEN”

urria 3, 2019

Hazkuntza etapan dauden, eta honen inguruan hausnartu eta berdintasunean hezi, seme-alaben autonomia sustatu eta familia harremanak hobetzeko baliabideak eskuratu nahi dituzten familiei zuzenduta.

Olatz Berastegik emana. Soziologoa, sexologoa eta psikoterapeuta. Hezkidetzan aditua. Harremanak Hezkuntza Elkarteko zuzendaria. Guraso eskolen gidaritzan eta esku hartzean esperientzia luzea, amatasuna/aitatasuna modu positiboan bizitzeko baliabideak eskaintzen.

Urriak 16

17:00etatik 19:00etara

LEKUA: balio anitzetako espazioak, 2. gela

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Antolatzen du: Uharteko Udaleko Berdintasun zerbitzua


<< atzera