UHARTEKO IPAR SKI TALDEA

apirila 12, 2016

Ipar eski edo iraupen-eskiko Kluba gara, baina honen eratorriak ere lantzen ditugu: biatloia, gurpil-eskia… Gure asmoa da kirol praktika hau eskura jartzea, sustatzea eta zabaltzea, bai lehiaketa mailan nola herri mailan.
Gure jarduerekin bultzatu nahi ditugu neguko natura-ingurunearekiko harremana, gozamena eta errespetua, bai et aparte hartzaile guztien kirol garapen indibiduala eta taldekoa, kalitatezko giza harremanak ezartzeaz gain. Klubak badu lehiaketarako talde bat eta eski eskola, ikastaroak eskaintzen ditu eskiatzen ikasi eta hobetzeko et ataldeko irteerak antolatzen ditu praktikatzeko eta herri-lasterketetan parte hartzeko. Kirol ekitaldiak ere antolatzen ditu: Uharteko ipar eskiko martxa eta Hego Euskal Herriko gurpil-eski proba.

Harremanetarako: Jaborro Etxeberria / Oier Goñi / Peru Esteban / Iñigo Macias / Alex Razquin / Jesús Labiano.
Telefonoa: 948 33 19 01
E-Posta: uharteski@yahoo.es
Web orria: http://www.uharteski.com


<< atzera