FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA ABIAN

ekaina 4, 2019

Irailaren 14tik 22ra ospatuko diren Anaitasunaren jaietarako kartel lehiaketa martxan dago dagoeneko. Lanak aurkezteko epea uzatilaren 19an 14:00etan bukatuko da eta lanak udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko dira. Hiru sari emango dira; lehenengoa 600 €takoa eta 200€ eta 100 €tako bi akzesit.
Kartelak, euskarri zurrunean eta neurri hauetakoak izango dira: altueraz 61,5 cm eta zabaleraz 42 cm, “HUARTE-UHARTE 2019” testu bakarra jarriko delarik. Kartelak egiteko edozein teknika erabil daiteke eta pertsona bakoitzak nahi haina kartel aurkez ditzake.
Abuztuaren 1etik 9ra Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako edozein herritarren bozka eman ahalko du kartel irabazlea hautatzeko.

IKUSI LEHIAKETAREN OINARRIAK OSORIK HEMEN KLIKATUZ


<< atzera