DEIALDIA, HAUTAPROBEN BIDEZ IZANGAIEN ZERRENDA BAT OSATZEKO, UHARTEKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUKO SAXOFOIKO IRAKASLE

martxoa 14, 2019

AZKENEKO AKTA

 

SAXOFOIA: BEHIN-BETIKO ONARTUAK

31. ALDIZKARIA – 2019ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, Uharteko Udalaren Musika Patronatuko saxofoiko irakasle lanpostuan aldi baterako aritzeko (euskara beharrezkoa)

Deialdi honen helburua da saxofoiko irakasle lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzea, Uharteko Udalaren Musika Patronatuan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Lanpostuak B mailako lansaria izanen du, plantilla organikoari jarraikiz.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da udal web-orrian (www.huarte.es) eta Uharteko Udalaren erregistro orokorrean (San Juan plaza 1, 1.a; Uharte 31620).

Uharten, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Deialdia


<< atzera