“DANZARME” EMAKUMEAK, GORPUTZA, ADIERAZPENA ETA SORMENA. DANTZA INTEGRALA ETA AHALDUNTZEA

urria 9, 2019

Geure burua zaintzeko eta maitatzeko gunea da, geure burua entzunez eta zainduz: “nire burua maite dut, nire burua zaintzen dut”. Gorputza ahalduntzeko eta sormenerako ematen dizkigun aukerak elkarrekin partekatzeko gunea da, ezagutzeko eta gozatzeko: “ahalmenerako plazerra”.

Nora Otsoa De Olzak emana. Erizaina, dantzaria eta dantzaterapeuta. Hainbat urte daramatza gorputza eta mugimendua oinarritzat hartuta emakume taldeak laguntzen. IPES elkartearen kolaboratzailea, Laskurain esparruan saioak ematen ditu eta Berdintasun arloekin ahalduntze tailerrak egiten ditu.

18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta

DATAK:

  • Urria: 22, 29
  • Azaroa: 5, 12, 19 eta 26
  • Abendua: 10, 17

– ORDUTEGIA: 17:00etik 19:00era

– TOKIA: Balio anitzetako espazioa 2. gelan.

– PREZIOA: 20 euro (30 ez erroldatuak)

IZEN EMATEAK: urriaren 7tik 17ra, 948 012 012 telefonoaren bitartez.

Plaza kopuru mugatua. Ez da beharrezkoa dantzan esperientzia izatea.

Antolatzen du: Berdintasun Zerbitzua. Uharteko Udala


<< atzera