UHARTEKO UDALAK BAT EGIN DU APARTHEID ISRAELDARRIK GABEKO GUNEA KANPAINAREKIN

maiatza 1, 2017

Uharteko Udalak, indarrean dagoen Nazioarteko Legalitatea bete eta betearazteko Ginebrako Laugarren Konbentzioan eta 1977ko I. protokolo gehigarrian jasotakoa betez, Israelgo Gobernuari premiazko eskaera egiten dio Nazio Batuetako 242 Ebazpena ontzat har dezan eta lurralde palestinarren okupazioarekin buka dezan: Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem eta Gazako Zerrenda, bereziki odoltsua eta ankerra den blokeo baten menpe dagoena, giza eskubidea urratuz.

Hau guztia dela eta, Uharteko udalak onartzen du Palestinarekiko eta okupaziora menderatutako bestelako herriekiko boikota erabiltzeko eskubidea, indarkeriarik gabeko solidaritate tresna zibil bezala, historian zehar egin den bezala. Horregatik Uharteko Udalak bat egiten du Apartheid Israeldarrik Gabeko Gunea (AIGG) kanpainarekin. Udalak sostengua ematen dio BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) mugimenduari eta konpromisoa hartzen du mugimenduarekin kooperazioa sustatzeko bide legal eta baketsu guztietatik, Estatu mailan artikulatuta dagoena Palestinaren Okupazioaren aurkako Solidaritate Sareagatik.


<< atzera