HERRIKO JAIAK

apirila 12, 2016

CARTEL-FIESTAS2004Edozein herrian bezala, herriko jaiak izaten dira herri osoaren dibertimendu eta parte-hartze unerik gorena. Irailaren hirugarren astelehenaren inguruan ospatzen dira eta Andra Mari Zuriari eskainita daude.

Uharten aldian-aldian egiten ziren ganadu ferien ohitura zaharra biltzen du, merkataritza-gunea baitzen eta Iruñerrian fama handikoa. Bertan elkartzen ziren inguruetako azienda tratanteak eta erosleak.

Irailaren hirugarren astelehenaren aurreko larunbatean hasten dira, suziria edo txupinazoa piztuaz eta hurrengo bederatzi egunetan eta gauetan Uharte jai-giroan murgiltzen da, herriko kaleak eta plazak musikaz eta alaitasunaz blai eginez. Ospakizun nagusia Andra Mari Zuriaren prozesioa da, udalbatzaren parte-hartzearekin eta astelehen eguerdiko sahieski-jatea herri osoa biltzen du sute eta xirmenduen inguruan.

Estimatuak diren jaietan ezin du ezer falta eta Uharten ez da gutxiago gertatuko: bigantxetatik herriko kultur taldeen ekitaldietara, egung musika emanaldietatik pasatuaz, dena baliagarria da ospatzeko helburua ongi pasatzea bada. Zintzoak bagara esan dezakegu Uharteko jaiak guzti hori betetzen dutela eta inor ez da geratzen parte hartu gabe, berdin txikiak nola adinekoak, denak dute dibertimendurako leku bat. Eta ez ditugu ahaztu behar gurekin jaietaz gozatzera kanpotik etortzen diren lagunak.


<< atzera