UHARTEKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

abuztua 16, 2019

Iñaki Fernandez Iturmendiren “DENAK” lanak iragarriko ditu aurtengo Uharteko festak. Burututako herri bozketan 31 bozka jaso dira guztira. Berdinketa egon da “DENAK” eta “BERDINTASUNA” kartelen artean, bakoitzak 15 bozka jaso ditu eta “HERMANDAD” izenburua duen kartelak bozka bakarra jaso du. Berdinketa zozketa bidez hautsi da eta aurtengo jaietako kartela “DENAK” izenburua duen kartela izango da.

14 lan aurkeztu dira aurtengo festetako kartel lehiaketara, kartel lehiaketako epaimahaiak hiru kartel hautatu zituen herri bozketan kartel irabazlea hautatzeko. Herri bozketan jasotako bozka kopuruak nabarmen egin du behera, iaz 262 bozka jaso ziren.

Iñaki Fernandez Iturmendi, Arreko bizilagunak, bi sari jasoko ditu eta Eusebio Medina Ureña, Berriozartarrak, 3.saria.

SARIAK
• Iñaki Fernandez Iturmendi (Arre) “DENAK”: 600€ko saria, KARTEL IRABAZLEA.
• Iñaki Fernandez Iturmendi (Arre) “BERDINTASUNA”: 200 €ko akzesita.
• Eusebio Medina Ureña (Berriozar) “HERMANDAD”: 100 €ko akzesita.


<< atzera