UHARTE – BERIAIN. 30 KILOMETRO ETA 100 METRO

apirila 19, 2016

Uhartetik Sarrigurenera abiatzen gara eta bertan Iruña-Olatz errepidea hartzen dugu, Goraitz zeharkatu eta Ardanatzera heltzeko. 20. kilometroan (markatuta dago), Ardanaztik bide bat hasten da Malkaizko gailurrera igotzeko, eta bertatik ikus dezakegu Iruñerriko mendebaldeko isurialdea eta Pirinioetako inguruko mendiak ipar-mendebaldean.

Bidetik jaitsiko gara Egues eta Ardanazko bidegurutzeraino. Bidearen hurrengo puntua Tangorriko igoera da eta bertatik jaitsiko gara Arizko aldera. Puntu honetan Lakidainera eramanen gaituen bidea ikusiko dugu.

Bihurgune itxi batetara heltzean, ez dugu hartuko eskuinaldetik jaisten den bidea eta ezkerraldetik jarraituko dugu, pinudiaren hertzetik gailurrera igotzeko. Bukaeran haitza batzuk aurkituko ditugu. Kontuz jaitsi eta bidexka hartu, eskuinetik eramanen gaitu, usategiz usategi, Lakidaingo leporaino.

Aurrera jarraitu eta lau minututan beste lepo batetara iritsiko gara, hortik Lakidaingo haitzarako igoera hasiko dugu. Puntu honetatik, Irulegiko gazteluaren aztarnetara eramanen gaituen igoera latza eta gogorra.

Eloko higaren perpendikularra jarraituz, zabalgune batera aterako gara eta bertatik jaitsiko gara aldapa gogor batetik Idoate-Ilundain bidegurutzeraino.

Las Bandericas parean igoko gara eta Urramendi – Gongora aldera jaitsi. Lurra oso itxia dago hemendik. Hegoaldera jarraitu usategi batekin topo egin arte. Ezkerraldetik jaisten den bidexka batetik jarraituko dugu eta mendi pista batetara eramanen gaitu. “El Hayedal” edo pagadia deituriko dermiora iritsiko gara eta hortik igotzen da Zenborainera. Bide berdinatik igo eta jaitsi eginen dugu. Jaisterakoan, alanbre-hesi batera arte jarraituko dugu eta hemendik leku garaienean dagoen elektrizitate dorreraino, Untziti eta Aranguren ibarrekin elkartzen gaituena.

Andrikaingo lepora iritsiko gara eta eskuinaldean dagoen bidexkatik jaitsiko gara, Labiano aldera, “La Vizcaya”ko muinoa ikusgai uzten duen sakonuneraino.

Labianoreko eta Untzitirako bideen elkargunean, aurrera jarraituko dugu, hegoalderuntz, soro laboratuak inguratuz eta goialdetik ateratzen den bidexka hartuko dugu. Eskuinetik jarraitu dugu, Noain aldera, “La Vizcaya”ko muinotik eta hortxen topatuko dugu eskuinetik heldu den pista bat. Taxoareko mendilerrora eta Noaingo ur-biltegira daraman pista zabala ateratzen den toki ireki batera iritsiko gara. Errepidetik jaitsi. Gure ezkerraldean autopista azpitik gurutzatzen duen eta Noainera daramagun lurpeko pasabidea dago. Abandonatuta dagoen akuaduktutik barna, autopista gurutzatu eta Beriainera iritsiko gara.


<< atzera