DONE EZTEBE ELIZA

apirila 12, 2016

Erdi Aroan erakikitako Done Eztebe Elizari buruz, hainbat berri dokumentatuak daude eta horien bidez bere ezaugarriak berregin ditzakegu.

Oihana mendiko ekialdeko hegalean kokatuta zegoen, eta horregatik esaten zitzaion goiko eliza. Kalitate txarreko materialekin eraiki zen eta horren ondorioz etengabeko konponketa lanak egin behar izan zuten, horren lekuko dira aurkitutako hainbat dokumentu.

Eraikina habearte motz eta estu batez osatuta zegoen, burualdean azpil antzera bukatua, eta bi lekuak harrizko gurutze-gangekin estaliak.

Herritik urrun eta eraikina hondatua egoteak eliza eta leku berri batean pentsatzera eraman zituen, eta honela XVIII. mendeko lehenengo urteetan tenplu berriaren eraikuntza lanak hasten dira, gurutze latinozko oinplanokoa. Lehenengo elizako aztarnarik ez da geratzen eta oroimen kolektibotik desagertzera zuzendua dago.

Eliz berria laster abandonatuko zen, 1775. urtean bi elizak bateratzearen ondorioz. Hiribilduaren hilerri bezala erabili izan zen ondoren, eta gero eta gehiago hondatuz joan zen. 1900. urtean hilerria orain dagoen tokira aldatu zen, eraikina funtzio berrietarako erabili zen eta gehiago hondatu, azken aldian ardientzako korta gisara erabili arte.

Gaur egun, XVIII. mendean eraikitako tenpluaren sarrerako hormak besterik ez dira kontserbatzen, arku zuzeneko portalearekin.

Bi elementu artistiko kontserbatu dira tenplu zaharretik: bataiarria eta erretaula nagusia. Biak daude Uhartetik kanpo: Urrotzen lehenengoa eta Nagoren bigarrena.


<< atzera