2019. URTEKO ZIRKULAZIO UDAL- ZERGA

apirila 10, 2019

84. ALDIZKARIA – 2019ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Zirkulazioari buruzko 2019ko udal zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2019ko maiatzaren 6an bukatuko dela Zirkulazioaren gaineko 2019rako Udal Zerga ordaintzeko epea , betiere Uharteko udalerrian helbideratuta dauden ibilgailuendako.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.


<< atzera