Kokalekua

europanavarra_eu

Urdiña: Autobideak

Verdea: Autobiak

Gorria: Errepide nazionalak.

Sakatu hemen handiagoa ikusteko. HAINBAT UDALERRIEKIKO DISTANTZIA:

  • Iruña: 5,6 Km.
  • Gazteis: 98 Km.
  • Donostia: 97 km.

BIDE-KOMUNIKAZIOAK: Uharte Nafarroaren erdialdean kokatuta dago, Iruñerrian eta hiriburuaren Ipar-ekialdean, hain zuzen ere. Bertan elkartzen dira N-135 errepide nazionala, Iruña-Frantzia Luzaidetik -tarte honetan Iruña inguratzen duen ekialdeko sahiesbidea ere dena- eta NA-150 eskualde-errepidea, Iruña-Agoitz-Ilunberri. Hauetaz gain, bada Uharte eta Atarrabia lotzen duen tokiko errepidea. Ekialdeko sahiesbide hori herriaren ekiladetik pasatzeak Uharte komunikazio maila ezin hobean jartzen du, bai Iruñara nola ondoko komunitateetara edota Frantziara joateko. La Montañesa lineako autobusak Barañain-Iruña-Burlata-Atarrabia-Uharte ibilbidea egiten du urte osoan zehar: 15 minutuoro astegunetan eta 20 minutuoro jaiegunetan.