Paisaia

Ingurumen Baliabideak:

Iruñako tuparriak (Biarritziar, Erdi Eozenoa), erliebe oso ondulatuekin, lurraldearen zati gehiena okupatzen duten haitz higaerrazekoak dira. Zati handi batean Arga ibaiaren laugarren aroko alubioi-terrazez estalita daude, gainazal lauak sortuz. Iparraldean, higadura hobekiago jasaten duen hareharri banda estu bat (Biarritziar), modelatua izan da konkor bat sortuz (Oihana 597 metro).

Paisaia-Baliabideak:

Baso-azalera osaturik dago Oihanako konkorraren gaineko aritz submediterraneoz eta landatutako pinuz (Austriako larizioko 11,7 hektarea) eta Argako ibarbasoko makalen hainbat hektareaz, baita ere landatutakoak.