Historia

UHARTEKO HISTORIAREN AIPAMEN LABURRA:


historia_1
Erdi Aroan aipatzekoa da Uhartek Iruñako erresumako historia orokorrean izan zuen garrantzi politiko-militarra eta ekonomikoa. Ikuspegi militarretik, kokapen geografiko bikainak eman zion garrantzia, Uharteko punturik garaienean zegoen gaztelu-gotorlekuak Iruñaren zaintza errazten baitzuen. Panorámica de Huarte

Ikuspegi ekonomikotik, halaber, herri garrantzisua izan zen, baliabide ekonomiko ugari baitzuen, batez ere errota eta mahastiak.

Makina bat borrokatan nahastu zuten Uharte: batzuk hiribilduaren jabe egiteko Koroa eta Elizaren artean piztutako borrokak, zirkunstantzien arabera esku batetik bestera pasatuaz; beste batzuk klero sekularraren eta erregularraren artean piztutakoak; eta ugariak izan ziren, halaber, Katedralaren eta Leireko Salbatore Deunaren arteko liskarrak.

1423. urtean Carlos III. Zintzoak laguntzetatik eta koarteletatik (zeharkako zergak eta gerrarako gizonen eta armen ematea) libre utzi zuen Balberrotako Errotaren truke. 1462. urteko dokumentu batek, gerra zibila zela eta, Ezpeletako Jauregiko bizilagunek Vianako Printzeari zioten leialtasunaz mintzo da. Oraindik ere jauregi horren aztarna batzuk ikus daitezke izen bereko toponimoan. 1513. urtean, Nafarroa Gaztelan sartu ondoren, Fernando Katolikoak gerraren ondorioz Uharteko ibarrean erretako errota bat ordaintzeko agindua ematen du, honek pentsarazten digu sartze horrek Uharteri gertakari latzak suposatu zizkiola. 1512. urtean Uharten topatzen dira Nafarroako Mariskala eta Jasoko Juan (San Frantzisko Xabierkoaren lehengusua), agramondarrak biak. Hortik ondorioztatzen dugu Uharte agramondar izaerako herria izan zela, bestela azalezina litzake Hiribilduan bi pertsonai horien presentzia.

1665. urtean Hiri Ona izendatu zuten Uharte eta Gorteetan eserleku bat edukitzeko eskubidea irabazi zuen. Horrek Nafarroako antzinako Hiri Onen protesta ekarri zuen. Uhartearrak aitortzen dute lehendik ere Hiri izaera zuela eta 1090. urtean Gorteak Uharten bildu zirela. XVIII. mendeak Uhartera gerra ekarriko du. Honela, 1706. urtean 1.500 gizonetatik gora hartzen dute ostatu, zuhaitzak bota, uzta ebaki eta etxaldeak suntsitu, dagokion herriko Erregeordearen protestarekin. 1710. urtean Uharte aukeratzen da arma-plaza bezala Eguesibarko, Atarrabiako eta beste lekuetako gizonak biltzeko. 1793. urtean, Konbentzioko gerra dela eta, laurogei uhartearrak muga defendatzera joaten dira Diputazioaren agindua betez. Hala ere, ezin izanen dute ekidin Frantziako tropak Hiribilduaraino iristea eta Done Mikeli baseliza suntsitzea.

XIX. mendearen hasieran 550 biztanle inguru zituen Uharte, guztiak euskal hiztunak. Hiru auzok osatzen zuten hiria: Plazaldea, Portalaldea eta Ugalaldea, eta plazatxo batean elkartzen ziren hirurak. Hirigunearen mendebaldera 90.000 metroko zelaia zegoen larrain moduan, neguan azienda larretzeko nola aisiarako erabilia. Hegoaldean mahastiak zeuden, eta haien mahatsekin txakolin bikaina egin zen. Zuhaizti guztia desagertu zen gerra napoleonikoen eta karlistaden ondorioz. 1808 eta 1809 urteetan Uhartek 800-1000 gizonentzako lekua zuten hiru ospitale militar edukitzearen gainkarga jasan izan behar zuen, eta horren ondorioz zabaldu ziren epidemiak, kutsatzeak, jakien falta, e.a., bai eta gerrilla eta tropa napoleonikoen artean sortu ziren etengabeko liskarrak ere. Honela, 1810. urtean Gruchagak, Erronkariko gerrillaria, Uharteko destakamentu frantziarra erasotzen du Hirikoak hala eskaturik.

XX. mendean, ordura arte nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizitako gizartea, gizarte industrial bihurtzea lortu zen Mina lantegiaren eta Aretako industrialdearen lehenengo fasearen eraginez. XXI. mendera begira, baliabideen neurrizko eskaintza eta erabilera egiten duen udalerri bat izatera iritsi nahi du Uhartek eta gizarte industrial eta zerbitzuen gizarte bihurtu nahi du, ingurumen-idiosinkrasia errespetatuko duena; era berean, herritarren ongizatea eta nabarmen hobetuko duen aberastasuna sortu nahi du.