• AMAIUR DANTZA TALDEA (Folklore)

    Amaiur Dantza Taldea euskal dantzari lotutako haur, gazte eta helduez osaturik dago. Gure helburua da talde irekia izatea, bertan parte har dezaten adin eta maila guztietako pertsonak. Gure filosofia dantzarenganako gustua garatzea da eta herrietako jaien, kultur eta gizarte jardueren eta abarren bitartez dantzaz gozatzea. Harremanetarako pertsonak: Mikel Díaz / Xabi Díaz. Telefonoa: 679 456
    irakurri gehiago

  • ANDRE MARI EMAKUME TALDEA (BERDINTASUNA)

    Gure elkartearen helburuak dira: emakumearen parte-hartzea bultzatzea bere inguruan, trebetasun pertsonala keta sozialak sustatuz; Uharteko emakumeentzako jarduera soziokulturalak, aisialdikoak eta osasunezkoak bultzatu; Uharteko emakumeentzako harremanetarako, adierazpenerako eta komunikaziorako espazio bat sortu. Harremanetarako Persona: Remei Font. Telefonoa: 667 941 131 E-Posta: andremari.emakumetaldea@gmail.com

  • UHARTEKO JOTA ESKOLA ELKARTEA (MUSIKA)

    Eskola honen helburu orokorra bere sortzetik Uharten gure folklorea ezagutzera ematea izan zen. Nafar jotak, bertso eta dantzak, bezalaxe gure kultura eta horretaz disfrutatzen dugunoi aberasten  digute. Harremanetarako persona: Ana Lizárraga Telefonoa: 630833831 E-posta: a.escueladejotashuarte@gmail.com

  • BERDINTASUNA KULTUR ELKARTEA (KULTURA)

    Gure elkartearen helburua Uharte berreuskalduntzeko etengabeko lanean aritzea da, bai eta gure kulturaren olgeta, zabalkundea eta sustapena, beti ere bestelako kulturak arbuiatu gabe. Gainerako talde eta kolektiboekin lan egiten dugu. Harremanetarako pertsona: Andoni Castillo Tiscar. Helbidea: Zubiarte kalea, 48 (atzealdea) – PK 31620 Uharte (NAFARROA) Telefonoa: 686 546 655 E-Posta: ikertxo11@telefonica.net Web orria: http://www.berdintasuna.eu

  • CANTAMAÑANAS (ARTE ETA GAZTERIA)

    Uharten sortzen da 2004. urtean eta biltzen ditu kale artistak, profesionalak eta amateurrak. Jardueren artean aipatzekoa da “Cantamañanas” Arte Urbanoko Jaialdiaren antolaketa, dagoeneko Nafarroako grafiti eta arte urbanoko jaialdi urtetsuena bezala ospetsua bai eta estatuko iparraldeko garrantzitsuenetakoa. Taldekideak euren esperientziak eta kreazioak transmititzeko jarduerak garatzen dituzte, eta, bide batez, eurek bezalaxe artea eta kultura aldaketarako
    irakurri gehiago

  • ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA (FOLKLOREA)

    Konpartsaren jarduera kudeatu eta antolatzen dugu: herriko jaiak, herri ezberdinekin trukeak, bisita gidatuak hainbat ikastetxeetan konpartsaren historia ezagutzera emateko, erraldoiak dantzatzen ikasteko ikastaroak eta, noizean behin, kultur eta antzerki jaialdiak. Konpartsatik lan egiten dugu berdintasuna eta integrazioa lortzeko eta mota guztietako hesiak ezabatzeko. Harremanetarako pertsona: Laura Aznar. Telefonoa: 664 583 103 E-Posta: uhartekojaiak@hotmail.com

  • ANDRA MARI ZURIA ABESBATZA (MUSIKA)

    48 pertsona osatzen dute abesbatza eta mota guztietako errepertorio musikala du. Musika-emanaldiak izaten ditu herriko ekitaldietan eta errepertorioko kontzertuetan. Harremanetarako pertsona: Lucía Eslava. Telefonoa: 617 165 721 E-Posta: luciaej10@yahoo.es

  • MARIACHI ROBERTO ETA JESSI BIKOTEA (MUSIKA)

    Mexikoko herri-musika errepertorio zabala, corridoak, valsak, boleroak. Mexikar txapelen soinuan kantatu eta dantzatzen dugu, musika-emanaldietan publikoa inplikatuz, kantatzera eta dantzatzera gonbidatuz eta Mexikoko benetako zaporearekin bilduz. Harremanetarako pertsona: Roberto Iriguibel. Telefonoa: 686 816 291 / 948 330 232 E-Posta: robertoiriguibel@yahoo.es

  • EKHI (GAZTERIA)

    Gazte talde bat gara eta, naturan eginiko jardueren eta kultura-arteko eta aisialdiko ekintzen bitartez, ingurunearekin errespetua duen, arrazismoz eta mota guztietako aurreiritziz garbia den eta pertsonekiko eta norbanakoarekiko errespetua duen gazteri parte hartzailearen beharra kutsatzen saiatzen gara. Ezberdintasunetik abiatutako berdintasunaren alde lan egiten dugu. Harremanetarako pertsona: Noelia Itoiz. Telefonoa: 630 088 391 / 948 333
    irakurri gehiago

  • EPSILON (MUSIKA)

    4 ahotsetako folk musika taldea. Bere errepertorioan ditu espiritualak, hegoamerikarrak eta abesti atenporalak, bai gaztelaniaz nola ingelesez. Harremanetarako pertsona: Lucía Eslava. Telefonoa: 617 165 721 E-Posta: luciaej10@yahoo.es