Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko otsailaren 8a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ARTE GARAIKIDEAREN ZENTROA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Arte pieza

Zergatik Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa? Nafarroan ez dago arte garaikidea soil-soilik erakusteko tokirik. Egia da zenbait zentrotan hainbat arte eta gai nahasten direla. Baina areto horiek ez dira aski Nafarroak duen biztanle kopuruarentzat eta nafarren kultur mailarentzat, ezta gure herrialdera datozen turisten kopurua kontuan hartuta. Zentroak ondoko ikusle hauek ditu xede:

  • Uharteko biztanleak.
  • Iruñerriko biztanleak.
  • Nafarroako biztanleak.
  • Probintzia mugakideetako biztanleak.
  • Turista atzerritarrak.

Arte Garaikidearen Zentroak herriko kultur bizitzari eragitea eta bisitariak erakartzea du helburu. Bisitari mugimendu hori sortuz gero, Uharteko merkataritzarako eta zerbitzuetarako eragin onuragarria lortuko dugu. Eragin horrek zuzenean lanpostuak sortzen ditu bai museoan bertan bai museoari zerbitzua ematen dioten jardueretan.

Era berean, galdera egin behar diogu gure buruari ea Uharte bezalako udalerri txiki batek behar bezalako ahalmena ote duen Iruñean garatuko diren proiektu berriekin lehian aritzeko; Baluarterekin, esaterako. Bi proiektutan enpresa-ekitaldiak eta aurkezpenak eginen dira. Erakundeek toki bat alokatu behar dutenean, Iruñerriko hoteletako aretoak dituzte eskura, bai eta Baluartek izanen dituen aretoak ere. Baina oraindik bada estali gabeko merkatu-tarte bat, bi aukera horien artean gelditzen diren ekitaldiak egiteko; bada, Arte Garaikidearen Zentroak tarte hori beteko du. Hori dirubidea izanen da Zentroarentzako berarentzako eta, baliagarria ere, haren errendimendua ahalik eta gehien hobetzeko. Arte Garaikidearen Zentroko biltzar eta bilera aretoak 180 lagunentzako edukiera izanen du.

Azkenik, Zergatik Arte Garaikidearen Zentroa Uharten? galderari erantzun hau eman behar diogu: nola zabaldu nahi dugu gure herria kanpoalderantz? Uharte bezalako udalerriak aisiaz, turismoaz eta merkataritzaz bestelako ekimenak antolatu behar ditu, kanpoaldean ezaguna izanen bada; Uhartek, beraz, erabilera orekatuen helburua beteko duen proiektua behar du. Arte Garaikidearen Zentroak Uharteko ondarea bilduko du, bai historikoa bai kulturala, eta artista hasiberrien lanak eta garrantzi nabarmena duten bildumak erakarriko ditu. Horrenbestez, Arte Garaikidearen Museoa, Donejakue bidea, hezkuntza, merkataritza, aisia eta turismo arloko ekimenak, eta teknologia berrien erabilera bitarteko ezin hobeak izanen dira, Uharteren irudia kanpoaldean hedatzeko; dena den, hedapen orekatua izanen da, herriko historia eta etorkizunerako ikuspegia aintzat hartuko dituena.

EGINKIZUNA - IKUSPEGIA:

Hona hemen Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa eraikitzeko arrazoia: Uharten (Patxi Buldain artistaren bidez) eta Nafarroan dagoen kultur mugimendua agertzeko toki bat izatea, kultur ondare garrantzitsua ahaztu gabe.

Zentroaren gaineko ikuspegia errazagoa da azaltzeko, baina zailagoa lortzeko; Nafarroako Arte Garaikidearen Zentroa izan nahi dugu. Hau da, Guggenheim, Chillida-Leku eta Oteizaren museoa bisitatu ondoren, gure zentrora etorri beharra sentitzen duen jendearen jomuga izatea.

BALIOAK:

Omen handiko artelanak eskaintzeko gauza den tokia eraiki nahi dugu eta, aldi berean, izan dadila artearen munduan zer esana eta zer egina duten artista hasiberri guztien erakusleihoa. Hona hemen balioak:

  • Zentro adierazgarria izatea.
  • Uharten harro egoteko moduko zentroa izatea.
  • Zerbitzu erantsiak antolatzea; esaterako, Biltzar Jauregia, Europako Foroa Negozio Eskolak eta beste erakunde eta enpresa batzuek antolatzen dituzten nazioarteko mintegiak egiteko.
  • Guretzat, heziketa eta kultura etengabe hobetu behar den prozesuak dira.
San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du