Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2010eko irailaren 7a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ARDOAREN NAZIOARTEKO ZENTROA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Una mujer realizando una cataLehenik eta behin, galdera egin beharra dago: zertarako Uharten Ardoaren Nazioarteko Zentroa? Galderari erantzuteko, jarduketak zer alor hartuko dituen aztertuko dugu. Zentroak prestakuntza, erakusketa, dastatzea eta sukaldaritza arloetako jarduerak bilduko ditu. Jarduera horien xedea da proiektuari enpresaren ikuspegia ematea. Estatu osoan ez da horrelako egitasmorik, gure proiektuan eskualdeko, estatuko eta nazioarteko upelategiek tokia izanen baitute eta, aldi berean, auzokideen, taldeen, enpresen eta bisitarien topalekua izanen da. Proiektu honen funtsa haren bideragarritasunean datza; horrek zerbitzuak emateko enpresa bat sortuko du, erkidegoari balioa emateko eta berez defizitarioak diren Uharteko ekimen batzuei eusten laguntzeko; izan ere, beste ekimen horiek balio handikoak dira gure herrirako. Ardoaren Nazioarteko Zentroa Uharteko Udalarentzako Plan Estrategikoaren hirugarren atalaren barnean dago. Atal horrek zehaztu du Aisiako eta Turismoko zer arlok eman behar dizkioten Uharteri zerbitzu erakargarrien eskaintzak, urte osoan bisitarien mugimendua etengabea izan dadin. Era horretako erakunde gehienak fundazio moldean eratzen dira, sektorearen enpresa pribatu bati atxikiak daude edo Jatorrizko Izendura baten Kontseilu Erregulatzaileari lotuak. Ardoaren Nazioarteko Zentroari dagokionez, inbertsio planak eta negozio planek definituko dute egitura.

INSTALAZIOAK

Arlo hauek egonen dira egitasmoaren erdigunean, eta jarduera guztiak haietan oinarrituko dira:

  1. ARDOA DASTATZEKO IKASGELA: Berariazko ikasmahaiak eta argiztapena izanen ditu eskura, ardo dastatzeak egiteko, baita dastatzea egiteko behar diren elementu guztiak ere.
  2. ENOTEKA: Erakusketa gela, nazioartean eta gure artean ardoa egiteko eta ulertzeko modu guztiak ikusteko.
  3. IKUS ENTZUNEZKOEN GELA: Nazioarteko Ardoaren Etxeko erreferentziazko aretoa, hainbat gauza egiteko: ardoari lotuta dauden jardunaldiak, jendearentzako eta enpresetarako jarduera irekiak.
  4. ARDOTEGIA, JANTOKIA ETA DASTATZE ARETOA. Ardoaren Nazioarteko Zentroaren bilgune nagusia izanen da, bisitariek ardoa dasta dezaten. Sukaldaritza zerbitzua ere izanen du.

Ardoaren Nazioarteko Zentroak arlo funtzional hauek izanen ditu eskura, aipatutako zerbitzuak emateko:

  1. ARDOA DASTATZEKO PROGRAMAK: Ardoa nola dastatu irakasteko eta dastatzearen artea hobetzeko ikastaroak eginen dira, dastatzea hedatzeko. Horrela, gela honetan ikastaroak, mintegiak eta dastatzeak eginen dira, bai arlo honetako langileentzat bai ardoa sakonago ezagutu nahi duten gizabanako eta talde guztientzat.
  2. ENOTEKA: Eremu honek mahastizaina, upeltegiko jabea eta enologoa omenduko ditu. Areto honetan, mundu zabaletik datorren ardoa ontzeko arteak azalduko dira eta, bost kontinenteetako mahats motez gain, ardoa egiteko moduak ere ikusiko ditugu. Erakusketa horretan toki nabarmena hartuko du Nafarroa Jatorrizko Izendura duen ardoak. Ibilbidean, ardoa egiteko moduak, aldaerak eta erakusketak azalduko dira, mundu osokoak. Halaber, nazioarteko botilaratze-upeltegiek tokia izanen dute, haien erakusketa eta dastatze lekuak para ditzaten.
  3. ARDOGINTZAKO ENPRESEN JARDUNALDIAK: Ardoaren Nazioarteko Zentroak erakusketa aretoak mahastigintzako enpresen eskura utziko ditu, haien ekitaldiak eta sustapenak egin ditzaten.
  4. IKUS ENTZUNEZKOEN GELA: Aldian behin, ardoari lotuta ez dauden mintegiak, mintzaldiak eta enpresa-jardunaldiak eginen dira, aurkezpen eta bileretarako halako marko berezi bat nahi duten enpresen eskutik. Era berean, erkidegoak erabiliko du, hainbat jarduera egiteko.
  5. ARDOTEGIA ETA JANTOKIA: Jantokian ardo sorta zabala eskainiko da, aldian behin berrituko dena. Era berean, enpresentzako, bisitarientzako eta auzokideentzako sukaldaritza zerbitzua eskainiko du.
  6. MAHASTIZAINTZARI BURUZKO MASTERRA: Ardoa dastatzeko ikasgelak eta ikus-entzunezkoen aretoak Mahastizaintza, Enologia eta Upeltegiak Kudeatzeari buruzko Nazioarteko Masterra eginen da. Gaur egun, prestakuntza hori Euskal Autonomia Erkidegoan ematen dute; nahiz eta Nafarroak upeltegietan tradizio handian duen, gaur egun espezializazio ikastaro bat besterik ez da gure herrialdean ematen, EVENA erakundeak antolatua. Unibertsitateko ikasketak eta ardogintzako profesionalei zuzendutako masterra izanen da. Proiektu horrek Ardoaren Nazioarteko Zentroa nabarmen sustatzen lagunduko du eta Nafarroako Dastatze Eskolarekin elkarlanean eginen da.   

PROIEKTUAREN FORMA INSTITUZIONALA

Descorche de botellaHorri dagokionez, helburua da eragin neutroa edo positiboa izan dezala Uharteko aurrekontuan. Horretarako, aukeran bi bide ditugu: 

  1. Ardoaren nazioarteko zentroa sortzea, erakunde bati lotuta egon gabe. Aukera horren lehenbiziko ondorioa da zentroaren azpiegitura sortu behar izatea. Ardoaren Nazioarteko Etxeak berez funtzionatzeko aukera ematen duten instalazio guztiak ezarriko badira, hasieran gutxienez 400.000 euro inbertitu beharko dira, lursailaren erosketa alde batera utzita. Beraz, aukera hori ez da gomendagarria, proiektua finantzatzeko eta errentagarri bihurtzeko zailtasuna handia delako.
  2. Ardoaren Nazioarteko Zentroaren irakaskuntza-jarduerak Europako Foroa eraikinean kokatzea, Uharten bertan, eta Enoteka (Ardoaren Nazioarteko Zentroaren erakusketa gela) ardotegia, jantokia eta dastatze aretoa Uharteko Udala herriko hirigune historikoan negoziatzen ari den etxean edo antzeko aretoan. Hona hemen Enotekaren ezaugarriak: 1.500 metro koadroko oina, eta haietatik 200 metro koadro kontinente bakoitzari eta upeltegi babesleei eskainiak daude, eta 500 metro koadro, nafar upeltegiei. Ardoaren Nazioarteko Zentroa ez da inola ere erakunde autonomia gisa eratuko eta fisikoki beti beste jarduera edo erakunde bati lotua egon behar du, bien arteko sinergiak baliatzeko eta elkarri eragiteko; esaterako, erromesen aterpetxea, Kultur Etxea, Itaroa Aisia eta Merkataritza gunea edota munta handiko merkataritza gunea (Hipercor, esaterako), proiektuko bazkide izan daitekeena. Sozietate publiko mistoa sortzea aztertuko da, hartan AREACEAk parte har dezan. 

Bigarren aukerak alde batera uzten du azpiegitura berria erosi beharra, bai eta horrentzako lursaila bera erosi beharra ere, eta inbertsioak murritzagoak izanen dira ardoa dastatzeko ikasgela hornitzeko, eta ez da gasturik izanen Enoteka sortzeko. Gutxienez Nafarroako 5 upeltegirik nabarmenenek babestu beharko lukete Enoteka, bai eta Estatuko eta nazioarteko 20 upeltegik ere. Nafarroako upeltegien artean, Ochoa, Chivite, Nekeas, Monjardín, Guelbenzu eta Irache bildu beharko genituzke. Ekimen horren bidez, upeltegi babesleek hartuko dituzte beren gain Enoteka sortzeko behar diren inbertsioak. Era berean, Estatuko eta nazioarteko upeltegiek aldi baterako eginen dituzten babes-lanak Zentroarentzako diru bideak izanen dira. Inbertsioen bidez, upeltegi bakoitzak eremu bat izanen du, kontinente bat ordezkatuko duena, eta upeltegi parte-hartzaile bakoitzak berak bere produktuak sustatzeko toki bat izanen du. Upeltegi haietako bakoitzak hartuko du bere gain inbertsioen kostea. Estatuko eta nazioarteko upeltegiek egitura berbera hartuko dute bere gain. Zentroari lotutako merkataritza guneak edo erakundeak beste inbertsio batzuk eginen ditu: ardotegia, jantokia eta ardoa dastatzeko gela, zehazki.

Ardoaren Nazioarteko Zentroaren irakaskuntza-jarduerak Europako Foroaren eraikin berrian jartzearen ondorioz, Europako Foroaren dotazioen artean txertatuak egonen dira jarri behar diren bi instalazio (ikus-entzunezkoen aretoa eta ardoa dastatzeko gela); beraz, ez da barruti berririk egin beharko. Horrela, Uharteko Udalak ez du arlo horretan inbertsiorik eginen, eta Negozio Eskolaren erraztasunak eta ekipamendua onuragarriak izanen dira Udalarentzako. Europako Foroak bere gain hartuko du huraxe sortzeko kostea, baldin eta hartan ardoa dastatzeko ikastaroak eta Nazioarteko Masterra (Mahastizaintza, Enologia eta Upeltegiak Kudeatzeari buruzko Nazioarteko Masterra) egin badaiteke. Bi jarduera horiek hainbat laguntzaile izan beharko lituzkete: esaterako, Ardoa Dastatzeko Eskola, Ardoaren Kontseilu Erregulatzailea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua eta EVENA.

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du