CASTELLANO | 2010eko irailaren 9a
aquí esta la fecha
Europako Foroa Negozio Eskola bat da eta enpresa txiki eta ertainak, enpresa familiarrak eta enpresan aplikatutako teknologia berriak lantzen ditu.
Gaur egun, nazioarteko izaera eta ezarpena ditu eta, hori kontuan hartuta, erreferentziazko Negozio Eskoletako bat izan daiteke Estatu iparraldean.
HIRU JARDUERA EREMU DITU:
1. Gradu ondoko programak lizentziatuentzako eta esperientzia duten profesionalentzako, hala denboraldi osoan nola partzialean, enpresa osoa biltzen duten diziplina guztietan.
Guztira, gradu ondoko 8 programa garatzen dira.
Goi mailako graduan - Lanbide Heziketan lau arlo eskaintzen dira, haietariko hiru ofizialki aitortuak: Administrazioa eta Finantzak, Nazioarteko Idazkaritza eta, Merkataritza Kudeaketa eta Marketing. Era berean, titulazio pribatu bat eskaintzen du: Enpresako Informatika.
2. Europako Foroa Negozio Eskolaren bigarren jarduera enpresentzako eta profesionalentzako prestakuntza da, ikastaro luze-laburren bidez, bai "in company" bai Europako Foroan. Urtero, 3000 lagun inguruk egiten dituzte programa horiek.
3. Europako Foroak, gainera, denbora luzea erabiltzen du bestelako kontuetan: aholkularitza lanak, ikerketa aplikatua, kasuen erredakzioa eta beharren diagnosia.
Europako Foroak Uharteko Enpresa Campusa sortuko du. Hori gauza berritzaile eta berezia izanen da, Estatu osoan Enpresa Campusarena kontzeptu berria baita.
Enpresa Campusak prestakuntza sail handia duten enpresa guztiak erakarri nahi ditu, Uhartera sail horiek ekar ditzaten; horrela, "Unibertsitate Korporatiboak" deritzenak jarriko dira. Unibertsitate Korporatiboa kontzeptua Estatu Batuetan jaio zen, enpresek giza baliabideak prestatu beharra zutelako. Nola halako munta duten korporazioek halako prestakuntza behar jakin batzuk dituzte, eta merkatuan dagoen eskaintzak ez ditu beti asetzen. Beraz, hutsune hori betetzeko, enpresak bere irakaskuntza zentroa sortzen du, edo bestela, zentro bat aukeratzen du langileak prestatzeko. Horretarako enpresatik kanpoko hezkuntza-erakunde baten laguntza izaten du, aholkularitza jasotzeko, eta era berean, erakunde hori enpresaren bazkidea da prestakuntza planak kudeatzeko eta garatzeko. Behin plantilla osorako dauden prestakuntza plan horiek eginda (urtebeteko iraupenekoak), Unibertsitate Korporatiboaren lurraldeko beste enpresa eta partikular batzuek ere programa berberak erabil ditzakete; horrela, Hezkuntzaren Klusterraren garapena sustatzen da.
Helburua da estatuan eta nazioartean erreferentzia diren enpresak Enpresa Campusera erakartzea; esaterako, IBM (sektore teknologikoan), Aranzadi (juridikoan), hotel-kate bat (Aisia eta Turismoa), etab. Hasiak dira hasierako harremanak.
Campusaren garapena oso zabala da eta nazioarteko eskolak sor ditzake ostalaritzan, gastronomian, turismoan, etab. Enplegua sortzeaz gain, eskola horiek prestakuntza praktikoa ere emanen dute batxilergoa bukatzen denetik gradu ondoko ikastaroetaraino.
Inolako zalantzarik gabe, horrek guztiak onura handiak ekarriko lizkioke Uharteri: ikasle mugimendu handia, biltzarrak, mintegiak, hezkuntza zentroa izatea... abantaila nabarmena da Uharteko auzokideentzat.
Proiektu hau zutabe estrategikoa da Planaren barnean, hainbat arrazoi direla medio: hala lehen lanaren bila nola lanean ari direnentzako prestakuntza eskaintzen du Uharten bertan baldintza ezin hobeagoetan, bai ekonomikoak bai hurbiltasunari begira.