CASTELLANO | 2012ko otsailaren 8a
aquí esta la fechaOIHANA MENDIA LEHENGORATZEA ETA OIHAN PARKEA:
Ibai parkearen proiektuaren barnean, Oihana Mendia lehengoratzea aurreikusita dago, inguru hori Uharteko oihan parkea izan dadin; beraz, aurrerapausoa da, Uharte udalerri orekatua izatera iristeko.
Parkeak hainbat gauza bildu behar ditu bere baitan. Hona hemen: Arga errekaren tartea, Donejakue bidearen tartea, harrobi zaharrera doan igoera eta gaztelu zaharraren hormak. Toki horietako bakoitzean, informazio gune bat eraiki beharko litzateke, hau guztia egokiro antolatzeko:
ARGA ERREKAREN TARTEA:
Oihan parkea Arga errekaren tartean hastea aurreikus liteke.
Gazteen artean ingurumena hobetzeko lanak egitearen aldeko jarrera piztu behar dugu; horretarako, ohartu behar dira oso garrantzitsua dela Uharteko ingurunea zaintzeko lanetan laguntzea. Esate baterako; zuhaitzak landatzea, lurrak garbitzea, etab.
DONEJAKUE BIDEAREN TARTEA:
Donejakue bidean jarriko diren seinaleak bestelako informazioak emateko baliatu beharko lirateke: bideari buruzko argibide orokorra, estatistikak, beste erromes batzuen iruzkinak... Eta Oihana mendiari buruzko gida berezia egitea.
HARROBI ZAHARRA:
Harrobi zaharrari buruzko seinaleak eta azalpena, noiz aritu zen bete-betean lanean, noiz itxi zen. Harrobitik erauzten ziren materialak, lanbideak eta erabilitako lanabesak aztertzea.
UHARTEKO GAZTELUA:
Agiri bidez jasota dago gaztelu bat egon zela Oihana Mendiko kaskoan. Halaber, arrasto ugarik esaten digute gazteluak bi dorre izan zituela, eta era berean, jakin badakigu gazteluko harriak Uharteko etxe batzuk eraikitzeko lanetan erabili zirela. Oso ekimen interesgarria litzateke gure herriaren errealitatea osatu zuten harriak berreskuratzea, eta lan horretan hezkuntza arloko erkidegoa aritzea.