Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 21a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ITAROA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Itaroako logoa

Zergatik da garrantzitsua ITAROA eta zergatik eragiten ditu gainerako ekimenak?

Funtsezkoa da ITAROA bezalako zentroa egitea, Aisiaren eta Merkataritzaren arloan ekimen berritzaileak eta erakargarriak aurreikusiak daudelako. Jendea erakarri beharra dago; horretan datza gakoa. Hau da, Iruñerrian bizi diren pertsonek ikusi behar dute ITAROAk egun dauden antzeko zentroek baino produktu hobeak eskaintzen dituela. Jende mugimendu handia lortuz gero, beste ondorio bat ere izanen da; hots, Uharterako funtsezkoa izanen da Itaroak sortuko duen jarduera ekonomikoa.
 

ZERGATIK ITAROA?

Eguesibar, eta hemendik gutxira Uharte, jendea bizitzeko balio handiko eremuak izatera iritsi dira, eta jendeak halako eremuak estimatzen ditu. Orain bizi den biztanleriarentzat, eta hemendik 10 urtera Uharten biziko denarentzat (6.500 biztanle inguru), ITAROA zentrorik hurbilena izanen da; beraz, hurbiltasun hutsari begira, bermatua dago jendea zentrora joanen dela. ITAROA, gainera, berezia da, paregabea, eta gauza berritzaileak eskainiko ditu aisian eta merkataritzan; hortaz, uste izatekoa da arrakasta izanen duela.

ITAROAk ekimen sorta berritzaileak eta askotarikoak eskaintzen ditu, eta ekimen horiek indar gune ugari dituzte. Kirol kontuetan ere, gauza berritzaileak ditu (izotz-pista, esaterako). Gainontzekoan, jatetxe erakargarri eta askotarikoak, zinema-eskaintza zabala, haurtzaindegia, merkataritza gunea, entretenimendurako zentroa, etab. Hori guztia gogoan hartuta, Itaroa oso alternatiba erakargarria da La Morea eta Eroskiko hipermerkatuaren eremuaren aurrean (Agustinoen parkean).

ITAROAK baliabide-iturri handia sortuko du eta horrek aukera emanen dio Udalari irabazi asmorik gabeko baina balio erantsi izugarria duten ekintzak Uharten abiarazteko. Udalerrira erakartzen dugun biztanleriak egungo negozioen bideragarritasuna indartzen du, eta aldi berean, erabat lagungarria izanen da proiektu berriak sortzen laguntzeko.

Beste puntu oso garrantzitsua da herri batek izan behar dituen sinesgarritasuna eta ekimen-oreka. Uharteko sektore industriala oso garatua dago, etxebizitza asko eraikitzen ari da eta Heziketa-Hiria izaera hartzen ari da; dena dela, herriak asko du egiteko aisia, merkataritza eta turismoaren arloan. ITAROA abian jartzeak Uharteko eskaintza orekatzen du, sarrerak ekartzen ditu, enpresa egonkorrak eskaintzen ditu (esaterako El Corte Inglés), eta gainera, lan-aukerak ere sortzen ditu; hots, zuzeneko lanpostuak 1.400 baino gehiago dira. Hori guztia gauzatzearekin batera, Uharte erakargarria izanen da gure herrian etxea erosi nahi duen jendearentzako; gure herriko ekonomia garatzea lortuko du eta, diru gehiago biltzerakoan, auzokideei gizarte zerbitzu publiko gehiago eskainiko dizkie.

Ez dugu ahaztu behar ITAROA Nafarroan kokatua dagoela; Estatuko erkidego guztien artean, Nafarroak ditu ratio ekonomikorik hurbilenetakoak Europar Batasuneko batez bestekoen aldean, eta langabezia tasa oso apala da. Nafarroako ekonomiaren ezaugarrien eraginez, gure herrialdearen hazkunde eta enplegu ratioak estatuko batez bestekoak baino hobeagoak dira, eta Europakoetatik oso hurbil daude. Horrek guztiak oso interesgarri egiten du Nafarroako merkatua, eta garapenerako indar handia du; horren lekuko da multinazional garrantzitsuak hemen egotea: adibidez, Volkswagen, Nissan Forklif, Bosch-Siemens... Familia bakoitzak hilero 2.054 € gastatzen ditu, batez beste; Estatuko batez bestekoaren gainetik dago nabarmen (1.741 €).

EGINKIZUNA:

Itaroaren eginkizuna funtzio anitzeko espazioan aisiarako proposamen erakargarri, moderno eta aberasgarria biltzea da. Zerbitzu eskaintza zabala eskainiko du, herritar guztiak harekin identifikatu daitezen.

IKUSPEGIA:

Herritarrak ikusi behar du Itaroa aisia eta merkataritzako zentro independentea dela, eta hiri guztiek arlo horretan eskaintzen duten guztiaz ederki hornitua dagoela.

ESTRATEGIA:

Erabilera anitzeko zentroa ekarri da herrira, herritarrak lanetik kanpo behar dituen jarduera guztiak biltzeko: beraz, merkataritza, aisia eta entretenimendurako eskaintza.

HELBURUAK:

Planaren helburuek funtsezko 3 ardatz dituzte:

  • Uharten behar bezalako zentroa paratzea; horrela, auzokideak ez dira Iruñera joan behar izanen, egun udalerriak ez dituen eskaintzak aurkitzeko.
  • Beste herri batzuetako bisitariak erakartzea, Iruñekoak barne, eskaintza familientzako oso erakargarria delako.
  • Herriarentzako ekonomia gune garrantzitsu eta aberasgarria eratzea, lanpostuak eta teknologia sortzearen bidez.
San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du