Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2010eko irailaren 7a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

GIZARTE LAGUNTZA ETA ETORKINEN INTEGRAZIOA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Argazkia: ume baten aurpegia

Estatuko gainerako lurraldeetan bezala, Uharten ere gizarte arazo handiak daude, eta udalerriek ahalik eta zorrotzenen ekin beharko liokete arazoak konpontzeari. Egungo gizarte modernoan etengabeak dira aurrerapen teknologikoak eta gizartea nahiz ekonomia oso aldakorrak dira, gero eta gehiago gainera; hori ikusita, duela 20 urte arte kontuan hartzen ez ziren gizarte ekintza batzuk aurreikusten ditugu, gaur egun. Azken urteotako jaiotza-tasa apal-apala izan da; osasun baldintzak hobetzearen ondorioz, biztanleria zahartu eta bizi-itxaropena nabarmen handitu da. Horrek guztiak bestelako beharrak ekarri ditu, eta horren eraginez, bestelako zerbitzuak ere bai; hau da, egungo herritarren beharrak bestelakoak dira, eta zerbitzuek bestelakoak ere izan behar dute.

Beste alde batetik, ekonomia globalizatu izanaren ondorioz, etorkin olde handia iristen ari da egunez egun gure gizartera; beraz, udalerriek ekimenak hartu beharko lituzkete etorkinen mugimendua bideratzeko.

ZERGATIK DA GAI HAU ESTRATEGIKOA UHARTEN?

Hala beharrean dauden taldeentzako gizarte laguntzak nola etorkinak gizarteratzeak Udaleko gizarte arloko bi ardatz estrategiko izan behar dute. Gure egiten dugu Uharteri darion nortasuna, ekimen horiek kontuan hartzen dituen eta begirada premia haietan pausatzen duen udalerria den aldetik.

Jendea laneratzeari dagokionez, Aretako Industrialdea handitzearen ondorioz, langile asko beharko dira; bada, hein handian, lan egoera egonkorraren bila ari diren etorkinen bitartez estali daiteke arlo horretan dagoen beharra. Etorkinek prestakuntzan dituzten premiekin batera, egoera hori lagungarria izan daiteke, datozen urteotan Uharteko ondare ekonomikoa handitzeko.

Gizarte dinamikek eta globalizazioak gizartea aldararazi dute, eta erronka berritzaileei erantzun egokia eman behar zaie, sormena eta egokitasuna erabilita, egoera berriari aurre eginen bazaio. Horrenbestez, herritarrek parte hartzeko bideak sustatu behar dira, egungo gizarte arazoak konpontzeko; bestela, arazoari aurrea hartzen ez bazaio, egoerak udalerria gainditzeko arriskua egonen da (egun gertatzen ari den bezala).

Gogoeta egin beharra dago, errealitate berria gure gain hartzeko aukera izan dezagun; horretarako, behar bezalako ekintzak egin behar dira, ekintza malguak, garaian garaiko egoerara moldatzeko. Udalerriaren aurrerapena neurtzeko, ez ditugu adierazle ekonomikoak soilik erabiltzen. Garapenak osoa izan behar du; hau da, gizartea eta kultura ere hartu behar ditu barne. Gabeziak eta desberdintasunak moldatuko badira, gizarte politika zabala egin beharko da, eta politika horren barnean, laguntza arloko ekintzek funtsezko eginkizuna betetzen dute. Hala gizarteak berak egiten duen presioa nola Estatuaren eginkizun fiskalizatzailea ezinbestekoak dira, justizia soziala sustatzeko eta monopolio pribatuen boterea orekatzeko.

Nolanahi ere, ondasun publikoaren aldeko ekimen pribatuak bateragarriak dira udal politika arduratsu eta eraginkorrekin. Izan ere, gobernuz kanpoko sektoreak egokitasunez funtzionatuko badu, funtsezkoa da gobernu-sektoreak bere eginkizun ordezkaezina egokitasunez ere betetzea, oinarri-oinarrizko gizarte zerbitzuak emateari dagokionez: osasuna, hezkuntza, segurtasun publikoa, ingurumena babestea, etab.
 

EGINKIZUNA:

Erakunde ofizialek immigrazioa gizarteratzeko egiten dituzten gizarte eta lan politikei jarraipena ematea, eta politika horiek ongi aplika daitezen ziurtatzea. Beharrean dagoen auzokideari gizarte laguntza ematea, lanean sar dadin sustatzea eta gizarteratzen laguntzea.

IKUSPEGIA:

Uharte izan dadila jendea laneratzeko eta gizarte laguntzak hartzeko parada ematen duen udalerria, eta horretaz gain, harrera egokia ere eman diezaiola beste erkidego eta herrialde batzuetatik datorren jendeari, hemen garatzeko egiazko aukerak eskainiz.

ESTRATEGIA:

Gertakariei aurrea hartzea. Adibidez, gaur egun Uharten langabezia ez da arazo larria; beraz, behar diren jarduketak prestatzea, langabeei eta etorkinei konponbide egokiak nola eman kontuan hartzeko, eta Uharteko auzokideei bizi-kalitatea emateko. Ekintza horientzako inbertsioak bideratzea, proposamenak eta emaitzak aztertzea.

HELBURUAK:

Hona hemen lehentasunezko helburuak:

  • Beharrean dauden taldeei laguntza ematea.
  • Beharrean dauden pertsonak lan merkatuan sar daitezen sustatzea.
  • Bazterkeria oro ezabatzea.
  • Demokraziaren balioetan eta tolerantziazko jarreretan oinarrituriko bizikidetza sustatzea.
  • Lanpostuen bidez, legezko egoera, sozialki egonkorra, bermatzea.
  • Gizarteratzea oztopatzen duten hesiei aurre egitea.
  • Langile atzerritarren esplotazioaren aurka borroka egitea.
  • Gizartea arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka mugiaraztea.
San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du