CASTELLANO | 2010eko irailaren 7a
aquí esta la fecha
Udalaren Gizarte Politikei dagokienez, Gobernuak agindutako neurriei jarraimendua egiteaz gain, udalak lanabes egokia ere izan behar du, politika haiek eraginkortasunez gauzatzeko eta emaitzak lortzeko.
Helburua da garapen iraunkorra lortzera eta gobernagarritasun demokratikoa erdiestera bideratutako politika publikoak aztertzen laguntzea. Horretarako:
Garapenaren alderdi sozialei eta kulturalei buruzko gogoeta egin behar da eta gogoetagai ere izan behar dugu zer lotura dituen garapenak hazkunde ekonomikoarekin, gobernagarritasun demokratikoarekin eta ingurumenaren iraunkortasunarekin.
Era berean bestelako bitartekoak erabili behar dira; gizarte politiken eta programen sistematizazioa, analisi konparatiboa eta bilakaera, politika ekonomikoekin zer lotura dituen aztertzea, eta horrek gizartean eta politikan epe erdira eta luzera zer ondorio izanen dituen aztertzea.
Halaber, gizarte politiken eta programen gaineko erabaki hartzeen prozesua aztertu behar da, erabakietan jende gehiagok parte har dezan eta ezagutza nahiz informazio handiagoa izan dadin. Gobernu organoei, bestalde, aholkularitza eman behar zaie, egun abiarazita dauden politikak eta programak finkatzerakoan eta erreformatzerakoan.
Udalaren gizarte politika gauzatzeak bi ezaugarri izan ditzake: politika horien xede direnei zuzentzea edota oro har jasotzaileekin batera egitea. Lehenbiziko estrategiak beharrak asetzeko arazoak berehalakoan konpontzen ditu; bereziki, beharrik handienak. Bigarrenak subjektu eskubidedunak eraikitzen ditu, kudeaketan laguntzeko eta parte hartzeko.
Gizarte politikak egiteko azken molde hori benetako erronka da Gobernu-egiturek izan ohi duten zurruntasunerako; izan ere, Gobernuen esparru juridikoak, kategoria funtzionalak, azpiegituren kokapena eta langile horien eta gizartearen arteko harreman moldea ikusita, ez da bitartekorik egokiena gizarteak egun duen aniztasunari behar bezalako arreta egiteko.
Hazkunde demokratikoari arreta eginen bazaio (informazioa ematea, sustapenaren eta baterako kudeaketaren jarraimendua egitea, prozesu horiek laguntzea, etab.), bide hori hasi eta bultzatzen dutenek zabaltasunez eta errespetuz jokatu behar dute, eta etengabeko bilakaera ere izan behar dute. Era berean, langile espezializatua prestatu beharra dago, kategoria funtzional berriak osatzeko, laguntza eta zerbitzuen sare konplexu horri arreta egite aldera.
Alderdi horretan, funtsezkoa da kontuan hartzea jarrera hori hartzeak irudimena behar duela, eta horrekin batera, sormena eta izpiritu demokratiko sakona ere.