Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2010eko irailaren 5a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

EMAKUMEA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Ama-alabak keramika egiten

Udalbatzak jakin badaki nolako desberdintasunak dauden gizonen eta emakumeen artean, aukera berdintasunari dagokionez eta, aldi berean, egiazko berdintasuna lortu nahi duenez, Udalak hainbat neurri bultzatu ditu legealdia hasi den une beretik. Lehenbizikoa hauxe izan da; Emakumearen Zinegotzigoa sortu eta abiaraztea, emakumeari zuzenean eta zeharka dagozkion gai guztiak bideratzeko. Ekimen horren ondorioz, eta Udalbatza guztia gai honi lotu dakion, Emakumearen Batzordea eratu dugu; udal talde guztiak dira batzordekide.

Neurri zehatzei dagokienez, emakumeak Uharten duen egoerari buruzko azterlana egiten ari da, eta aztergai ere badago herritarrek nola hautematen duten egoera hori; ikerketaren emaitzak kontuan hartuta eta egin beharreko azterlanaren ondotik, Uharteko gizon eta emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren lehen Udal Plana eginen da; gero, plan hori oinarri harturik, behar adina neurri hartuko dira aukera berdintasunean egiazki aurrera egiteko.

Emakumearen Batzordeak, besteak beste, Uharteko emakumearen elkartegintzari eman dio lehentasuna eta, lehentasuna ere, emakumearen kezkei eta itxaropenei; izan ere, batzordearen iritziz, elkartegintzak emakumearen egoera hobetu dezake.

Udalaren administrazio-unitate guztiek eta gainerako kultur taldeek laguntza ematen diete Andre Mari emakume elkarteak antolatzen dituen jarduketa guztiei.

Emakumeari buruzko azterlana sustatzeko, Emakumearen Batzordeak narrazio laburreko I. literatur lehiaketaren deialdia egin du, "Relata" izenburupean. Bi modalitate daude: euskaraz eta gaztelaniaz; haietako bakoitza 900 euroz hornitua dago.

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du