CASTELLANO | 2012ko otsailaren 8a
aquí esta la fecha
Zergatik da garrantzitsua teknologia berriak Uharteko Plan Estrategikoan sartzea?
Teknologia berriek aukerak sortzea ahalbidetzen dute hala gizabanakoentzat nola enpresa eta erakundeentzat. Ildo horretan, Udalek eta erakunde publikoek informazioaz egiten duten kudeaketa lanabes egokia da, erakundeen eta herritarren arteko lotura sendo-sendoa sortzeko. Hori dela eta, hona hemen zer erronka teknologiko dauden: teknologia berrien erabilera orokortu behar da, enpresez gain, herritar guztiek ere erabil ditzaten; mugarik gabeko munduan sartzeko aukera izan dezaten. Mundu horretan informazio kopuru ikaragarria dabil hara eta hona, eta negoziorako aukerak ere asko eta asko izaten dira. Aldi berean, funtsezkoa da aipatu sarean edukiak sartzea, mundu berri horretatik kanpo ez gelditzeko. Horrexegatik, arlo horretako ekintzek bi abiapuntu izan behar dituzte: batetik, Udalaren Ataria garatzea, eta bestetik, Udaleko web orriaren Edukiak Kudeatzea. Horrek Uharteko bilakaera teknologikoa eragin eta bultzatu behar du.
Hori dela eta, Uharteko Udalak lehentasuna eman behar dio informazioa kudeatzeari, eta lehentasuna ere, teknologia berriak erabiltzeari; Udalak, azken batez, teknologia berriak bultzatu behar ditu bai hezkuntzan bai erabileran.
Huarte Net ekimenaren lehen fasea (Uharten teknologia berriak garatzeko plan integrala) Net-Huarte Kultura proiektuak dakartzan ekintzetan oinarrituko da. Net-Huarte Cultura ekimenaren helburu nagusia teknologia berriak herritarrengana hurbiltzea da.
Hona hemen Net-Huarte Kulturak lehentasunez zer ekintza eginen dituen, helburu hori betetzeko:
Era berean, Net-Huarte Cultura arteaz eta kulturaz arduratuko da; horretarako, Interneten kulturari eskainita dauden gune hoberenak aukeratuko ditu, hainbat alderdi aintzat hartuta: esaterako, erabilgarritasuna, edukien kudeaketa, aspektu grafikoa, etab. Halaber, aukeratutako web gune bakoitzaren gaineko iruzkina eginen du. Horrela, nabigatzaileak Joan Miróri buruzko argibidea bilatu nahi badu, Net-Huarte Kulturaren bidez, Interneten artista horri buruz dauden gunerik onenak izanen ditu eskura, betiere lehenago aipatu ditugun alderdiekin bat. Beraz, irizpide horien arabera egonen da baloratua eta iruzkindua artistari buruzko gune bakoitza.
Net-Huarte Kulturak sustatu eginen ditu sormen lanetarako teknologia berriak erabiltzen dituzten artisten ezagutza eta zabalkundea. Sormenezko lanek, arte-lanek, bultzada handia jaso dute informatikari esker. Net-Huarte Kultura informaziorako gune bat izanen da, sormen lanetan teknologia berriak erabiltzen dituzten artisten lana aurkitzeko eta zabaltzeko.
Huarte-Net Atariak oinarritzat hartuko duen ernamuina izanen da Net-Huarte Kultura; eta atari hori Uharten teknologia berriak garatzeko plan integrala izanen da.