Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko otsailaren 8a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

KIROL ZERBITZUAK

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
pertsona bat pilotalekuan jokoan

Gaur egun, gizarte modernoan kultur aldaketa gertatzen ari da, kirol jarduerei dagokienez. Duela gutxi arte, jende gutxi aritu da kirola egiten. Gaur egun, ordea, jende askok egiten du kirola. Beraz, gizarteak lotura estua du kirolarekin; horregatik, kirola da udalaren gizarte jardueraren zutabeetako bat.

Uharten, kirolaren arloan egiten diren jarduerek funtsezko hiru alor estrategiko dituzte oinarri:

  1. Azken belaunaldiko kirol instalazioak sustatzea, bai jende guztiarentzat, bai kirol jarduerak eta lehiaketak egiteko.
  2. Uhartearren artean kirola sustatzea; horretarako, kirol jarduerei eta ekitaldiei diru-laguntzak ematen zaizkie, talde gutxiengodunei barne: minusbaliatuei eta Hirugarren Adinari, besteak beste.
  3. Goi mailako ekitaldi eta lehiaketak antolatzen dira, Nafarroako kirolaren arloan Uharte erreferentziazko udalerria izan dadin.

Dagoeneko garatu eta planifikatu diren kirol instalazioen eskaintzaren barnean, hauek nabarmenduko ditugu:

  1. Izotz-jauregia. Azaleran 5.600 metro koadro baino gehiago hartzen ditu, Euskal Jai Berri pilotalekuaren inguruan. 5 milioi euroko aurrekontua du eta, izotz-pistaz gain, balneoterapia eta gimnasioa ere izanen ditu. Izotz-pistan hockey partidak, lehiaketak eta erakustaldi artistikoak eginen dira.
  2. Fitness eta bainuetxea. Balneoterapia 2.000 metro koadroko azaleran ezarri da eta hau guztia izanen du eskura, besteak beste: gimnasioak, jakuzziak, burbuila-oheak, igerileku-zirkuitua, fitness eta gorputz-erlaxazioa.
  3. Euskal Jai Berri pilotalekua. Uharteko Udalak, Areacea sozietatearen bidez, pilotaleku hori erosi du 2,4 milioi eurotan.
  4. Igerilekuak. Aire zabaleko bi igerileku ditu, bai eta igerileku estaliak ere, igeriketan aritzeko eta ikasteko, eta hidromasajerako ere bai.
  5. Kiroldegia. Erabilera anitzeko hiru areto ditu, bai eta balneoterapia eta pilotaleku estalia ere. 600 lagunentzako tokia du.
  6. Beste kirol instalazio nabarmen batzuk ere badaude, denak kirol materialez ederki hornituak: tenis-pistak, hareazko futbol-zelaia, belarrezko futbol-zelaia, atletismo-pista eta Toki Alai udal pilotalekua.

EGINKUZINA:

Uharte behar diren kirol instalazioez hornitzea, erabiltzaile berrien eta jarduera berrien eskaria asetzeko.

IKUSPEGIA:

Herriko kirol instalazioak ekargarri izan daitezela bai bisitarientzako bai auzokide berrientzako.

ESTRATEGIA:

Egungo eskariaren egungo ardatzak garatzea: futbola, pilotalekua, etab, baina instalazio moderno eta berritzaileak egitea (izotz-pista, bainuetxea, etab.).

HELBURUAK:

Kirol instalazio "tradizional" berrituen, modernoen eta hobetuen arteko oreka lortzea. Jarduera berriak egitea, udalerria erakargarria izan dadin; gure herria etorkizuneko udalerria izan dadin.

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du