Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

ETXEBIZITZA ARLOA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Etxebizitzen panoramika

Uharteko etxebizitza arloak bi alde ditu, bi-biak garrantzitsuak. Batetik, funtsezkoa da biztanleria kopuruak gora egitea, udalerrian aurreikusita dauden ekimen guztiei eusteko; beraz, biztanle gehiago behar ditugu. Bestetik, gauza izan behar dugu pertsona bakoitzari alternatiba bat eskaintzeko, haren beharren eta diru ahalmenen arabera, Uharten etxebizitza duina eskuratzeko aukera izan dezan. Uharteko biztanle bakoitzak behar diren baldintza guztiak izan beharko lituzke eskura, etxebizitza erosteko edo alokatzeko.

Etxebizitza herri osoaren osagai egituratzailea da; beraz, oreka lortu behar dugu etxebizitza berrien eraikuntzaren, lurzoru publikoaren birkalifikazioaren eta horrek lurzoru-erreserbaren bidez sortzen dituen sarreren artean. Uharteko plan estrategikoak ez du herriaren lurzoru-erreserba agortzen; gainera, ondarearen (lurzorua) bidez, sarrerak etengabeak eta arruntak izanen dira. Eraikiko diren etxebizitzak oso eskaintza erakargarria izanen dira bai Uharteko biztanleentzako, bai 6.500 biztanle izateko helburua lortze aldera. Biztanle kopuru horretara iritsiz gero, zerga-oinarria handituko da, Udalak sarrera gehiago izanen ditu eta Uharteko dendek bideragarritasuna ziurtatua izanen dute, salmentak nabarmen handituko dituztelako. Horrek guztiak enplegua sortu eta Uharten negozio berriak ahalbidetuko ditu; egun ez baita halako negoziorik irekitzen behar adina biztanlerik ez dagoelako. Uharte 6.500 biztanle izatera iritsitakoan, zerbitzu publiko guztiak hobetzeko gauza izanen da, gizarte zerbitzu gehiago eta hobeak eskainiko ditu eta auzokideen bizi-kalitatea handiagoa izanen da.

2002ko datarekin, proiektu hauek programatuak daude:

  •  UGARRANDIA: Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Libreak, Lehenengo etxebizitza. 4. eremua (800).
  • MIRAVALLES: Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta Libreak, Lehenengo etxebizitza. 3. eremua (166).
  • MOKARTE: Libreak, Familiabakarrak, Bigarren etxebizitza. 5. eremua (464).
  • ITAROA: Libreak, Erdi-luxuzkoak, Familiabakarrak, 6. eremua (165).
  • MARTIKET: Libreak, Erdi-luxuzkoak, Familiabakarrak, 7. eremua (75).
  • UHARTE: Hirigunearen suspertze historikoa, (52).
  • URBI: Familiabakarrak, 8. eremua (8), bizitzeko interesa duen eremua.
  • EZPELETA: Erabakitzeko, 9. eremua, bizitzeko interesa duen eremua.
  • SOTOA eta ERRIPAGAINA: Erabakitzeko dago egoki diren ala ez.

Etxebizitzen hedapenaren eraginez, Uharteko biztanleek etxebizitza eskuratzeko aukera sorta zabala izanen dute.

AREACEA esaten zaion udal sozietateak etxebizitzak hedatzeko plana kudeatzen du; guztira, 468. 000 metro koadro dira, Altzutzateko eta Erripagainako azken 2 eremuak kontuan hartu gabe.

Plan guztietan, ekipamendu publikoak, esparru libre publikoak, parke publikoak, berdeguneak, kirol ekipamenduak, jolas eremuak, merkataritza-ekipamendua eta erabilera anitzeko ekipamendua sarturik daude.

EGINKIZUNA:

Uharteko hirigintza-proiektuak kudeatzeak Uharteko biztanleak biltzea du eginkizun; horretarako, biztanleen aukeren eta eskakizunen araberako etxebizitza aukera zabala eskainiko zaie.

IKUSPEGIA:

Herritarrak ikus dezala Uharten hiri moderno eta aurreratuek dituzten aukera berberekin bizi daitekeela, baina aldi berean, herriaren estiloari eta zaporeari eutsita.

ESTRATEGIA:

Herriari etxebizitza sorta zabala eskaini zaio: etxebizitza babestuak prezio eskuragarrietan, errentarik apalenentzat; erdi-luxuzko etxebizitza modernoak, biztanle berriak erakartzeko, eta beste asko. Eta horrekin batera, hirigintza orekatua zerbitzuei, aisia eremuei eta etxebizitza eremuei dagokienez.

HELBURUAK:

Planaren helburuek funtsezko 2 ardatz dituzte:

  1. Uharte etxebizitza modernoz hornitzea, egungo biztanleek etxebizitza aldatzea erabaki dezaten.
  2. Biztanle berriak erakartzea; bai herrialdekoak (Iruñea oso hurbil baitago), bai estatuko beste inguru batzuetako etorkinak.
San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du