Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 21a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

OIHANA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Oihana

Oihana ingurua barnetik erreformatzeko plan bereziak Oihana mendia herrian txertatzea ahalbidetuko du; horrela, naturgunea izanen da eta, aldi berean, berdegune zabala (8.000 m²-koa) sortuko da jende orok erabil dezan. Beraz, uhartearrek berreskuratu eginen dute orain arte esku pribatuetan egon den barruti itxi bat (Miravalles ikastetxea). Parke berria Zubiarte kalerantz zabalik egonen da eta, barnean, Miravalles ikastetxearen eraikina mantenduko da. Zehazki, datorren urtean, han Nafarroako Gobernuko Euskaltegia ezarriko da.

Oihana plan bereziaren 18.000 m² horien urbanizazioa 2002ko maiatzean egonen da bukatua, eta lehendabiziko etxebizitzak 2003aren erdian emanen dira. Guztira, 166 etxebizitza eraikiko dira; haietatik 96, etxebizitza babestuak izanen dira, eta gainerako 70ak, libreak. Oihanak errepide berria izanen du, Perez Goyena kalearekin ardatz nagusi bat osatuko duena eta Ugarrandiarantz luzatuko dena.

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du