Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 21a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

MOKARTE

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Mokarte

Mokarteko plan partzialari dagokionez, 464 etxebizitza libre eraikiko dira (365 kolektiboak eta 99 familiabakarrak); era berean, errepide berria eginen da, paraleloa Zubiarte kalearekiko, Mokarte eta Oihana mutur batetik bestera zeharkatuko dituena, Minatik Done Ezteberaino.

Lanak laster hasiko dira Mina lantegia zegoen orubean, bai eta Done Eztebe - Mokarten ere; horrela, Udalak ezarritako lehentasunari erantzungo zaio, Zubiarte kalerako irteera moldatzeko, Burusko etxetik hurbil; era berean, alde horretatik gurutzatzen duen kale nagusiarekiko lotura moldatuko da, Oihana mendiarekiko paraleloa dena.

Aldi berean, aurreikuspenen arabera, Minako bihurgunean hirugarren adinarentzako egoitza bat eraikiko da, bai eta Buldain Fundazioaren Uharte Zentro Garaikidea ere. Halaber, Udalak dotazio publikorako baliatuko du Rosen txaleta.

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du