Nabigazioa saltatu

CASTELLANO | 2012ko otsailaren 5a

aquí esta la fecha

Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

UGARRANDIA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Ugarrandia

Ugarrandiako plan partzialaren bidez, Uharte hegoalderantz zabalduko da; horrela, egungo erdigunea eta Arga errekaren meandroa loturik geldituko dira. Argaren bazter horiek udalerriko ingururik aberatsenak dira ingurumenari eta paisaiari dagokienez.

Zehazki, 800 etxebizitza eraikiko dira; % 60 babestuak, eta besteak prezio librean. Azken horien artean, 66 etxebizitza atxikiak izanen dira. Urbanizazio lanak 2002ko urrian bukatu ziren. Uharteko Udalak inguru horretan eskura duen lurzoruan 300 etxebizitza sustatuko dira, denak babestuak; haietatik, 130 (70 babes ofizialekoak eta 60 libre tasatuak) 2002ko martxoan hasi ziren eraikitzen Urarte Sozietate mistoaren bidez. Sozietate horretan partaide dira MRA eta Areacea.

Udal Sozietateak beste jarduera bat ere egin du; hots, lurzorua saldu du, Ugarrandian sustapen pribatuaren bitartez beste 49 etxebizitza babestu eraikitzeko. Gaur egun, eraikitzen ari dira (29 babes ofizialekoak eta 20 libre tasatuak).

San Juan Plaza 1, 1 p.k. 31620 Uharte (NAFARROA)
Tel.948 33 07 61 Fax.948 33 19 13 ayuntamiento@huarte.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du