Donejakue Bidea

camino_santiagp

Nafarroak garrantzi handia du Donejakue biderako, Nafarroan elkartzen baitira Frantziako bidea esaten zaion ibilbidetik datozen lau bideak; haietariko hiruk Nafarroa Behereko Izura herrian egiten dute bat, eta gero, Garesen Somportetik datorren bidearekin elkartzen da. Azken bide hori Leire, Zangoza, Eunate eta Obanos aldeko lurretan barna doa.

Oihana mendiaren begiradapean iristen dira erromesak Uharteko bazterretara, baina egun ez dago garai batean kasko gainean zegoen gotorlekua. Hasieratik beretik, bideak Uharteko ipar-mendebala zeharkatzen du; zehazki, Orreagan barrena Bordele (Frantzia) Astorgarekin lotzen zuen erromatar galtzadan zehar. Horixe da Frantziako bidea esaten zaionaren lehenengo jatorria.

Bidearen une gorena bat dator Uhartek Iruñerrian eginkizun garrantzitsua izan zuen garaiarekin; lehendabizi, Iruñeko Erresumaren barnean, eta geroago, Nafarroako Erresumaren baitan. Garai hartan, beraz, Uharte gure Erresuma Zahar honetako toki oso nabarmena izan zen, kokapen estrategiko berezian baitzegoen; hau da, Oihana mendi gailurretik zaindu egiten zituen Bortuz haraindiko lurretatik zetozen bideak, guztiak haren begiradapean baitzeuden; eta huraxe zen Europara joateko zegoen lotura nagusia, hau da, Orreagan eta Ibañetan barrena.

Alde horretatik, Uharte behin eta berriz ageri da Erdi Aroko agirietan; horregatik, ez zaigu oso ulergarri egiten egun gure herria Donejakue bidetik baztertu samarra egotea. Izan ere, iraganeko denboretan, eta Bideak goia jo zuenean, erromes guztiek Uharteko gotorlekuaren babesa aurkitzen zuten hemendik igarotzerakoan.

Bidebitartean izeneko alderdira iristen zenean, bidea banatzen zen. Adar bat Arreko Trinitaterantz zihoan (erromes gehienek huraxe hautatzen zuten) eta bestea Uharteraino bertaraino, gure herriko gunerik zaharrena gurutzatuta (Ugalaldea), Done Eztebe monasterioaren eta Ateako errotaren ondoan. Erromesak atseden hartzeko azken tarte hori hartuz gero (hortik heldu da herrian dagoen Erromesen Aterpetxearen leloa: “Uharte, Bideko pausalekua”), bazuen Arrera itzultzeko aukera, Donejakue bidearen ohiko tartean aurrera jarraitzeko; hau da, Arreko Trinitatea deritzon bidean barrena. Gaur egun, bideak eta bidexka berri bat moldatu dira egungo erromesendako, seinale bidez egokiro markatua. Beraz, erromesek badute Uharteraino barreneraino sartu eta atseden hartzeko aukera; behin indarberriturik, Arreko Trinitatera eramanen dituen

ERROMESEN ATERPETXEA


albergue1bandera_es El albergue municipal de Huarte reanuda su atención a los peregrinos del Camino de Santiago a partir del uno de agosto hasta el 30 de noviembre. El horario de recepción y atención a los usuarios de lunes a domingo es de 13:00 a 22:00 horas ininterrumpidamente. Actualmente el albergue dispone de capacidad para alojar a 60 personas y además cuenta con instalaciones específicas para peregrinos con minusvalías físicas;disponen de 4 camas para minusválidos y 4 para el acompañante y un baño con ducha. Así mismo dispone de una amplia cocina-comedor, sala de estar para el descanso del viajero, servicio de lavandería automático y conexión a internet. La tarifa por persona y noche es de seis euros. El servicio de recepción cuenta con personal poliglota para facilitar al máximo la atención a los peregrinos.

bandera_na Uharteko Udal Aterpetxea berriz ere irekiko da Donejakue bideko erromesentzat, abuztuaren 1 etik azaroaren 30era. Erabiltzaileentzako harrera ordutegia hau da: astelehenetik igandera, 13:00etatik 22:00ak arte, etenik gabe. Gaur egun aterpetxeak 60 lagun har ditzake, eta gainera instalazio bereziak ditu minusbaliotasun fisikoak dituzten erromesentzat: lau lagunentzako gela eta bainugela bat dutxarekin. Halaber, baditu sukalde-jantoki zabala, bidaiariak atseden hartzeko egongela, arropa garbitzeko zerbitzu automatikoa eta Interneterako konexioa. Pertsona eta gau bakoitzeko 6 euro ordaindu behar dira. Harrera zerbitzuan badira langile eleanitzak, erromesentzako arreta ahalik eta gehien errazteko.
albergue2bandera_uk The Huarte municipal hostel is resuming the service it offers to pilgrims on the Route to Santiago de Compostela from the first of August 1 until the 30th of November. Reception hours and user service from Mondays to Sundays is from 13:00 to 22:00 uninterruptedly. The hostel currently has capacity for 60 people and also has specific facilities for pilgrims with physical disabilities: a four-person room and a bathroom with shower. It is also equipped with a large kitchen-dining room, common room where the traveller can rest, a launderette service and Internet access. The rate per person per night is six euros. Reception service has multilingual staff in order to facilitate the service being offered to pilgrims to the maximum.

bandera_fr L’auberge municipale de Huarte reprend son service destiné aux pélerins du Chemin de Compostelle á partir du 1 er août, et jusqu’au 30 novembre. L’horaire de réception est, du lundi au dimanche, de 13:00 á 22:00 heures sans interruption. L’auberge dispose actuellement d’une capacité d’accueil de 60 personnes, et d’installations spéciales pour les pélerins handicapés: une chambre pour quatre personnes et un coin toilette avec douche. Elle dispose également d’une grande cuisine-salle á manger, d’une salle de séjour oú le voyageur peut se reposer, d’un service de laverie automatique et de connexion á Internet. Le tarif par personne et par nuit est de six euros. Le service de réception est assuré par un personnel polyglotte afin de faciliter au maximum I’accueil des pélerins.

Harremanetarako: alberguedehuarte@hotmail.com

Aterpetxearen kokapena Uharteko Udalerrian (Neurria 740 Kb)
Donejakue bidearen ibilbidea Uhartetik (Neurria 372 Kb)
Donejakue bidearen tripikoaren azala (Tamaño 252 Kb)

alb_extalb_doralb_coc