• 01 – GURE HERRIAREN ZEHAR IBILIZ

                       

  • ARTEA UHARTEKO KALEETAN – ARTEA UHARTEKO KALEETAN

    Horma-irudi horiek denborarekin desager daitezke, kaleko artea galkorra baita, baina era berean herriko kaleek sor daitezken espresio askeak gordetzen dituzte, bai eta artisten estudio edo atelierrak, eraikinak sormenez blaitzen dituztenak, barrutik eta kanpotik. SAKATU ZABALTZEKO  

  • UHARTE – BERIAIN. 30 KILOMETRO ETA 100 METRO

    Uhartetik Sarrigurenera abiatzen gara eta bertan Iruña-Olatz errepidea hartzen dugu, Goraitz zeharkatu eta Ardanatzera heltzeko. 20. kilometroan (markatuta dago), Ardanaztik bide bat hasten da Malkaizko gailurrera igotzeko, eta bertatik ikus dezakegu Iruñerriko mendebaldeko isurialdea eta Pirinioetako inguruko mendiak ipar-mendebaldean. Bidetik jaitsiko gara Egues eta Ardanazko bidegurutzeraino. Bidearen hurrengo puntua Tangorriko igoera da eta bertatik jaitsiko
    irakurri gehiago

  • UHARTE – LEIREKO MONASTERIOA

    Benetan ibilbide polita, ederra eta interesgarria da Uhartetik abiatuta Leireko monasterioraino doana: batetik, naturarik malkartsuena, eta bestetik, penintsula iparraldeko monasteriorik nabarmenen eta bikainenetakoa ikusteko aukera eskaintzen baitu. Behin Uhartetik aterata, Agoitzera doan errepidea hartu, eta handik, Irunberri aldera joko dugu, ondotik gure helmugara iristeko; Leirera, alegia. Agoitzen, Zagurrigarreko monasterioaren arrastoak aurkituko ditugu, Irati gaineko zubi
    irakurri gehiago