• FOLKLORE, FESTAK, ERROMERIAK

    Uharteko bizilagunen kultur arduren artean, tradizio kulturalak eta jaiak egon dira beti; hitz batean esateko, herri bat komunitate bizi eta bateratua egiten duen identitate zeinu propioen bilatzea eta mantentzea, beretaz arro sentitzeko. Ardura hori ez da nolanahikoa izan eta, zailtasunak zailtasun, beti izan dira taldeak gure arbasoek utzitakoa bizirik mantentzeko prest. Gaur egun existitzen diren
    irakurri gehiago

  • INAUTERIAK

    Adineko herritarren ekarpenak eta gure iraganari buruz eginiko ikerkata lanak, inauterien festa-muina berreskuratzeko balio izan du. Uharteko historiako zenbait pertsonaia zahar ezagutzea eta berreskuratzea lortu da, hala nola: TIPULON: Tamaina handiko pertsonaia, landare-motiboz, hostoz eta tipula-txirikordez estalia. Boterea irudikatzen du. TXATXOAK: Tipulon zaintzeko ardura dute. MINERVAK: Emakumezkoak protagonista ziren antzinako erlijio-jaietan dute jatorria. Inauterietan parte
    irakurri gehiago

  • UHARTEKO ANAITASUNAREN JAIA

    Irailean, hirugarren astelehenaren aurreko larunbatean zehazki, Anaitasunaren Jaiak ospatzen dira. Zazpi eguneko iraupena dute (larunbatetik hurrengo asteko igandera, osteguna eta ostirala ezik) eta antolatzen diren ekitaldien arteam aipatzekoak dira suziria, ohiko Salbea Andra Mari Zuria abesbatzarekin eta udalbatzarekin, Prozesioa eta saiheski-jate herrikoia. Azken honetan udalak, ohiturari jarraikiz, ogia, xirmendua eta ardoa banatzen du eta herri
    irakurri gehiago

  • HERRIKO JAIAK

    Edozein herrian bezala, herriko jaiak izaten dira herri osoaren dibertimendu eta parte-hartze unerik gorena. Irailaren hirugarren astelehenaren inguruan ospatzen dira eta Andra Mari Zuriari eskainita daude. Uharten aldian-aldian egiten ziren ganadu ferien ohitura zaharra biltzen du, merkataritza-gunea baitzen eta Iruñerrian fama handikoa. Bertan elkartzen ziren inguruetako azienda tratanteak eta erosleak. Irailaren hirugarren astelehenaren aurreko larunbatean
    irakurri gehiago

  • OLENTZEROA ETA ERREGEAK

    Gabonetan sekula ez dute hutsegiten Olentzeroa ez eta Errege Magoak ere, Uharteko kultur taldeek antolatutako kabalkadetan.

  • SAN JOAN EBANJELARIA

    Abenduaren 27a da Hiribilduaren Zaindariaren eguna (San Joan Ebanjelaria) eta ospakizunen artean meza nagusia, adinekoentzako bazkaria eta gazteentzako gau-pasa burutzen dira.

  • UHARTEKO EGUNA – EUSKARAREN EGUNA

    Ekainaren azken igandean ospatzen da Uharteko Eguna – Euskararen Eguna. Egun honetan Uharteko kultur taldeen kalejira, musika, herrialdeko dantzak, haurrentzako jolasak, herri-bazkaria, eskulangileen erakusketa, herri kirola, erakusketak… ikus ditzakegu.