Turismoa: beste gauza erakargarri batzuk

Elementu interesgarri ugari eskaintzen dizkio Uhartek bisitariari. Alde batetik, hiribildiuak gordetzen duen xarma eta berau kokatzen den inguru natural ederra; bestetik, hiribilduaren kokapen estrategiko pribilegiatua, Nafarroako geografiako espazio natural interesgarriak hurbil dituela.

Gure hiribilduak dituen berezitasunen artean, bereziki azpimarragarriak dira Done Eztebe auzoaren elementu arkitektonikoak; bertan ikus daitezkeen etxe bitxiek antzinako kutsua ematen diote auzoari. Edo San Joan Eliza, XIII. mendean eraikitzen hasitakoa, bisitariaren arreta hartuko dute bertan topatzen diren elementu ikusgarriek. Era berean, hiribildu modernoa da Uharte. Haur Eskolaren eta Andre Mari Zuria Ikastetxe Publikoaren eraikin bereziak dira modernotasunaren erakurgarriak. Eta hiribilduaren modernotasunaz ari garela, ezin dugu ahaztu egun UGAZTE-gazteen lokala okupatzen duen eraikina, Victor Eusa arkitekto nafarraren lana.

Itaroa Merkataritza Zentroak osatzen du Uharteko aisialdi eskaintza: kirol instalazio modernoenak erabiltzeko aukeraz gain, eskaintza gastronomiko zabalaz, zinema areto anitzaz eta talasoterapiaz gozatzeko parada ematen digu.

Paraje ederrek inguratzen dute UHarte hiribildua. Arga ibaiaren ertzean eta Oihana mendiaren magalean kokatuta dago eta Done Jakue Bidea igarotzen da hiribildutik; gainera, turismo berdeaz gozatzeko aukera anitzak eskaintzen ditu Uhartek. Autoz 40 minutura daude Iratiko basoa eta Erronkariko bailarak, eta 20 minutu baino gutxiagora, berriz, Irunberriko Arroila. Horrenbestez, makina bat ibilbide eta txangoren abiapuntua da Uharte.

Uhartetik oso gertu geratzen da Jorge Oteiza Museoa, eskultore bikainaren lana ezagutzeko aukera paregabea eskainiz. Distantzi berdinera, autoz 5 minutura, Iruña eta bere hirigune historikoa dago. Argi dago, beraz, Uharte geografia nafarraren enklabe nagusietako bat dela.