Kultura arlokoak

ARDANBERA ELKARTE KULTURALA (MUSIKA)

Ardanbera Fanfarreak Euskal Herriko herri-musika bildu, moldatu eta interpretatzen du. Ekitaldi ezberdinen animazioan, dantza taldeen akonpainamenduan eta Nazioarteko musika eta dantza jaialdi folklorikoetan parte hartzen du. Sortu zenetik, 1.984. urtean, jo izan du gure autonomi erkidego gehienetan, Nafarroako ordezkari ofizial bezala Sevillako Expo 92an, Lisboako Expo 98an eta Zaragozako Expo 2008an eta parte hartu du 4 kontinteetako 15 herrialde baino gehiagotako jaialdi ezberdinetan.

  • Harremanetarako pertsona: Joaquín Azparren Aristizabal.
  • Telefonoa: 686 947 947 - 640 039 481
  • E-Posta: ardanbera@gmail.com
  • Web orria: http://www.ardanbera.net

 

ANDRA MARI ZURIA ABESBATZA (MUSIKA)

Beste abesbatzekin, orkestrak eta bertako eta kanpoko talde kulturalarekin eragiten duen  ahots taldea da.

  • Harremanetarako pertsona: Maite Gorraiz Armendariz.
  • Telefonoa: 660 083 868.
  • E-Posta: coral.virgen.blanca.huarte@gmail.com

 

AMAIUR DANTZA TALDEA (Folklore)

Amaiur Dantza Taldea euskal dantzari lotutako haur, gazte eta helduez osaturik dago. Gure helburua da talde irekia izatea, bertan parte har dezaten adin eta maila guztietako pertsonak. Gure filosofia dantzarenganako gustua garatzea da eta herrietako jaien, kultur eta gizarte jardueren eta abarren bitartez dantzaz gozatzea.

  • Harremanetarako pertsonak: Mikel Díaz / Xabi Díaz.
  • Telefonoa: 679 456 197 - 699 613 179
  • E-Posta: xabi@amaiur.org
  • Web orria: http://www.amaiur.org

 

ANDRE MARI EMAKUME TALDEA (BERDINTASUNA)

Gure elkartearen helburuak dira: emakumearen parte-hartzea bultzatzea bere inguruan, trebetasun pertsonala keta sozialak sustatuz; Uharteko emakumeentzako jarduera soziokulturalak, aisialdikoak eta osasunezkoak bultzatu; Uharteko emakumeentzako harremanetarako, adierazpenerako eta komunikaziorako espazio bat sortu.

 

UHARTEKO JOTA ESKOLA ELKARTEA (MUSIKA)

Eskola honen helburu orokorra bere sortzetik Uharten gure folklorea ezagutzera ematea izan zen. Nafar jotak, bertso eta dantzak, bezalaxe gure kultura eta horretaz disfrutatzen dugunoi aberasten  digute.

  • Harremanetarako persona: Ana Lizárraga
  • Telefonoa: 630 833 831
  • E-posta: a.escueladejotashuarte@gmail.com

 

BERDINTASUNA KULTUR ELKARTEA (KULTURA)

Gure elkartearen helburua Uharte berreuskalduntzeko etengabeko lanean aritzea da, bai eta gure kulturaren olgeta, zabalkundea eta sustapena, beti ere bestelako kulturak arbuiatu gabe. Gainerako talde eta kolektiboekin lan egiten dugu.

  • Harremanetarako pertsona: Andoni Castillo Tiscar.
  • Helbidea: Zubiarte kalea, 48 (atzealdea) – PK 31620 Uharte (NAFARROA)
  • Telefonoa: 686 546 655
  • E-Posta: ikertxo11@telefonica.net
  • Web orria: http://www.berdintasuna.eu

 

  

 

 

 

 

CANTAMAÑANAS (ARTE ETA GAZTERIA)

Uharten sortzen da 2004. urtean eta biltzen ditu kale artistak, profesionalak eta amateurrak. Jardueren artean aipatzekoa da “Cantamañanas” Arte Urbanoko Jaialdiaren antolaketa, dagoeneko Nafarroako grafiti eta arte urbanoko jaialdi urtetsuena bezala ospetsua bai eta estatuko iparraldeko garrantzitsuenetakoa. Taldekideak euren esperientziak eta kreazioak transmititzeko jarduerak garatzen dituzte, eta, bide batez, eurek bezalaxe artea eta kultura aldaketarako eta gizarte parte-hartzerako tresna bezala apustua egiten duten beste gazteekin aberastea bilatzen dute.

 

ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA (FOLKLOREA)

Konpartsaren jarduera kudeatu eta antolatzen dugu: herriko jaiak, herri ezberdinekin trukeak, bisita gidatuak hainbat ikastetxeetan konpartsaren historia ezagutzera emateko, erraldoiak dantzatzen ikasteko ikastaroak eta, noizean behin, kultur eta antzerki jaialdiak.

Konpartsatik lan egiten dugu berdintasuna eta integrazioa lortzeko eta mota guztietako hesiak ezabatzeko.

 

MARIACHI ROBERTO ETA JESSI BIKOTEA (MUSIKA)

Mexikoko herri-musika errepertorio zabala, corridoak, valsak, boleroak. Mexikar txapelen soinuan kantatu eta dantzatzen dugu, musika-emanaldietan publikoa inplikatuz, kantatzera eta dantzatzera gonbidatuz eta Mexikoko benetako zaporearekin bilduz.

 

EKHI (GAZTERIA)

Gazte talde bat gara eta, naturan eginiko jardueren eta kultura-arteko eta aisialdiko ekintzen bitartez, ingurunearekin errespetua duen, arrazismoz eta mota guztietako aurreiritziz garbia den eta pertsonekiko eta norbanakoarekiko errespetua duen gazteri parte hartzailearen beharra kutsatzen saiatzen gara. Ezberdintasunetik abiatutako berdintasunaren alde lan egiten dugu.

 

EPSILON (MUSIKA)

4 ahotsetako folk musika taldea. Bere errepertorioan ditu espiritualak, hegoamerikarrak eta abesti atenporalak, bai gaztelaniaz nola ingelesez.

  • Harremanetarako pertsona: Lucía Eslava.
  • Telefonoa: 617 165 721
  • E-Posta: luciaej10@yahoo.es

 

UHARTEKO GAITEROAK (MUSIKA)

Uhartearrez osaturiko taldea da eta herriko hainbat jaiegunetan jotzen dute, bai eta herritik kanpo ere. Gaur egun 6 taldekide daude: 4 gaitero eta 2 danbor.

 

HUTSUN TXALAPARTA (MUSIKA)

HUTSUN sortzen da txalapartaren ikerketan eta garapenean sakontzeko, kalitatezko ikuskizunen sortzearen bitartez. Tokiko parte-hartzetik nazio eta nazioarteko proiekziora.

 

KROMLECH (ANTZERKIA)

Gure taldearen helburu soziala da antzerki jarduera sustatzea eta zabaltzea, bai et agure sormeneko antzezlanak jendarteratzea. Guk egiten dugun antzerkia diziplina ezberdinen bateratzea izatean ahi dugu. Horretarako hitzekin, ezagutzarekin eta artearekin erlazionaturiko pertsona ezberdinen kolaborazioa dugu. Gure proposamenak inguruan dugun munduarena urrean hausnarketa egiteko baliagarriak izatea espero dugu.

 

LOS PISTATXOS (MUSIKA)

Musika taldea, bai rantxerak nola dantzaldiak. Taldekideak Uhartekoak dira. Mota guztietako jaialdiak eta kultur ekintzak.

 

LUBAKI (MUSIKA)

Uharteko Lubaki rock taldea gara eta Markel (gitarra, ahots naguaia), Aitor (gitarra, koroak), Ilazki (baxua) y Pello (bateria) osatzen dugu.

 

MUNDUKO ARGIA (HAURTZAROA ETA GAZTERIA)

San Juan Ebanjelariaren parrokiari lotutako gazte elkartea da, irabazi asmorik gabekoa. 9 urtetik gorako haurrekin lan egiten du. Aisialdiko hezkuntza jarduerak egiten ditu, tailerrak, hitzaldiak, txangoan… ikuspuntu kristau batetik. Udalekuak antolatzen ditu 1969az geroztik. Gabonetan hainbat ekintza kultural antolatzen ditu, hala nola Errege Magoen Kabalkada eta Patroiaren Eguna.

 

NX (MUSIKA)

Munduaren amaiera egunean berpiztutako Rock taldea, amaiera arte gerra emateko prest.

  • Harremanetarako pertsonak: Karlos eta Pedro.
  • Telefonoa: 666 614 449 - 636 410 049
  • E-Posta: nxproiektua@yahoo.com

 

ORTZONDO DANTZA TALDEA (FOLKLOREA)

Ortzondo dantza taldea gazte elkartearen oinarrizko jarduera Euskal dantza da. Taldea herriko dantzariz osaturik dago, denok ikasteko grinarekin eta jendaurrean ikasitako dantza ezberdinak erakusteko gogoarekin.

 

OSTRUKA (MUSIKA)

Uharteko bost gazte gara, bi gitarra, baxu-jotzailea, bateria eta noiz behinka eszenariora igotzen den saxofoi jolea. Bertsioak egiten ditugu, Rock eta rockaren estiloko musika jotzen, baina abestiren bat dagoeneko egina daukagu.

  • Harremanetarako pertsonak: Julen Paternain.
  • Telefonoa: 638 788 989
  • E-Posta: ostruka@hotmail.es

 

PIZTU (GAZTERIA)

Piztu kultura-gazteri elkarte bat da. Gazteriaren eta herriaren gizarte dinamizazio lantzen du, parte hartzean eta herriaren berezko kulturan oinarrituz.

 

INZOA ELKARTEA (GASTRONOMIA ETA KULTURA)

Elkarte gastronomikoa da eta “festa txikia” (haur eta helduentzako jardunaldi ludikoa) antolatzen du. Inauterien eta herriko jaien antolaketan ere laguntzen du.

  • Harremanetarako pertsona: Patxi Rubio.
  • Helbidea: Portal kalea, 15 (Atzealdea) – PK 31620 Uharte (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 332 137 - 657 408 843
  • E-Posta: patxisidolinelgaitero@gmail.com

 

MIRAVALLES ELKARTEA (GASTRONOMIA ETA KULTURA)

Elkartearen xedeak: gastronomikoak, dibertimenduzkoak, kulturalak eta kiroletakoak.

  • Harremanetarako pertsona: Pedro Crespo.
  • Helbidea: San Franzisko Xabierkoa kalea, 3 – PK 31620 Uharte (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 331 073 - 617 698 771
  • E-Posta: sociedadmiravalles@gmail.com

 

TAKARIKA…TUM! (MUSIKA)

Uharteko batukada (perkusio afro-brasildarra) taldea gara de Uharte. Emanaldiak eta ikastaroak eskaintzen ditugu, eta gure asmoa da bai perkusioa nola herriko gazteria, gizarte integrazioa eta kulturartekotasuna sustatzea. Eskolaz aharretako espazio anitzetan egiten ditugu entseguak. Gazte talde zabala gara eta elkartzen gaitu musika, perkusioa, alaitasuna eta axolagabe uzten ez dizuten erritmoetara mugitzeko gogoa… anima zaitez!!

 

UHARTEKO TXALAPARTA TAILERRA (MUSIKA)

Txalapartaren berreskurapena, mantentzea, zabalkundea, ikerketa eta sormena. Erabateko prestutasuna hala eskatzen duten pertsona eta kolektiboekin jotzeko.

 

UHARTEKO TXISTULARIAK (MUSIKA)

 

UHARTEKO ZANPANTZARRA (FOLKLOREA)

Iturenen eta Zubietan sorburua duen Nafarroako JOALDUNEN dantza irudikatzen dugu 1980. urtetik, euskal kulturaren markoaren baitan garatzen diren jarduera, ekitaldie, jaialdi eta tradizioak osatzeko asmoz. Kultura trukeak burutzen ditugu ere beste herriekin, elkarteekin, e.a.