Albisteak > Bando Orokorra - coronavirus

Bando Orokorra - coronavirus

UDAL BANDOA

Lasaitasun mezua helarazi nahi diegu herritarrei, eta egun hauetan komunikabide ofizialetan eta udal-instalazio guztietan argitaratu diren prebentzio-neurriei jarraitzeko gomendioa egin nahi diegu.

Erantzukizun publikoagatik, Uharteko herritarren osasuna ondasun komun gisa zaintzeko, eta kontuan hartuta osasun-agintariek pertsonen pilaketa jakin batzuk saihestea gomendatzen dutela eta prebentzioarena dela gomendatzeko irizpide nagusia, Udalak honako hau erabaki du aho batez:

1.- Edozein motatako udal-eraikin, -instalazio eta -zerbitzuen itxiera dekretatzea, eta herritarrei eskatzea administrazioan kontsultak eta kudeaketak telefonoz edo telematikoki egin ditzaten. Ezinbestekoa bada udal bulegoetara joatea, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 948 33 07 61 telefono zenbakian.

2.- KIROL-INSTALAZIOAK, futbol-zelaia, frontoia, Ugarrandia instalazioak, Spa & Sport eta Izotz Jauregia ixtea eta instalazioetan bertan antolatutako kirol-jarduera guztiak etetea, 2020ko martxoaren 13tik 29ra bitartean.

3.- KULTUR ETXEA, JUBILATUEN TABERNA, LIBURUTEGIA ETA ERABILERA ANITZEKO GUNEAK ixtea eta programatutako jarduera, kontzertu eta emanaldi guztiak etetea, 2020ko martxoaren 13tik 29ra bitartean.

4.- UGAZTE ixtea eta programatutako jarduera oro etetea, 2020ko martxoaren 13tik 29ra bitartean.

5.- MUSIKA ESKOLAN 2020ko martxoaren 13tik 29ra bitarteko eskolak bertan behera uztea.

6.- HAUR ESKOLAKO zerbitzua eten egingo da 2020ko martxoaren 13tik 29ra bitartean.

7.- Elkarteei eta kolektiboei utzitako erabilera anitzetako espazioetan jarduerak eta ikastaroak bertan behera uztea (2020ko martxoaren 13tik 29ra).

8.- 2020ko martxoaren 13tik 29ra bitartean astero AZOKA TXIKIAREN jarduera etetea dekretatzea.

9.- Bide publikoan dauden haur-parkeak ixtea 2020ko martxoaren 13tik 29ra.

10.- Ostalaritza-establezimenduei eta saltokiei gomendatzea Koronabirusa (Covid-19) kontrolatzeko aurreikusitako prebentzio-neurriak ezar ditzatela, bai eta lokalen edukiera ere.

11.- Gomendatzea elkarte gastronomiko eta kulturaletara, eta gazteentzako lokaletara eta baxeretara ez joatea, Covid-19 prebenitzeko eta kontrolatzeko.

12.- Udalerrian egiten diren eta 2020ko martxoaren 13tik 29ra instalazioak edo bide publikoa okupatu behar dituzten kirol-, gizarte-, kultura-, aisia- eta bestelako ekitaldi guztiak bertan behera uztea.

ALKATE – UDALBURUA

Uharten, 2020-ko martxoaren 13an