Albisteak > Bandoa - Lokalak

Bandoa - Lokalak

Udala neurri murriztaileak hartzen ari da COVID-19 birusaren kutsatzea prebenitzeko.

Une honetan gizarte gisa hartu behar dugun erantzukizuna zabaldu nahi dugu, eta, oraingoz, elkarte gazte-baxerak, gastronomiko-kulturalak eta gainerako topagune kolektiboak nahitaez ixteko betebeharrik ez dagoela jakinda, udalak gizabidezko deia egiten du, eta ateak ez irekitzeko aukera baloratuko duen barne-eztabaida sortzeko eskatzen dugu, guztien onerako betiere.

Denon artean lagun dezakegu kutsatzea geldiarazten.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz, jaso nire agurra.

Alfredo Arruiz Sotés

Alkatea