Albisteak > Haur Eskola - Gaurko proposamena

Haur Eskola - Gaurko proposamena

Kaixo familiak,

Korreo honen bitartez, informatu nahi dizuegu gaur izango dela azkeneko korreo egoera hau pasatu arte. Atzotik eskolako langile guztiak ERTE-an gaude, horregatik ez gara egongo lanean berririk izan harte. Ere jakinarazi dezazuen ez dugula Apirileko kuota pasatuko ezta beste hilabeteak berririk izan arte.

Bukatzeko eta gero arte esanda, proposatzen dizuegu hare tailer bat etxean egiteko. Bakarrik behar duzue ekilore olioa, maizena eta kolorantea. Behar duzuen osagai kopurua joan ikusten ongi gelditu arte. Argazki batzuk atxikitzen dizkizuegu ikusteko zer gehiago jarri dezakezuen tailer honetan.

Atxikitzen dizuegu ere aholku batzuk egun hauetan etxean egin dezazuen.

Besarkada handi bat hezitzaile talde guztiengandik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2020/04/01

Kaixo familiak,

Gaurko egunerako fruta tailerra proposatzen dizuegu! Argazkian laranjak jarri ditugu, baino edozein fruta izan ahal da edo fruta ezberdinak batera. Jarriko dugun materiala metalezkoa izango da : katiluak, platerrak, goilarak ...

Ea animatzen zareten ...

Ondo izan.

 

 

2020/03/31

Egunon familiak,

Zein egun polita egiten duen gaur ... Orain dela asko ez genuela elurra ikusten ...

Gaur proposamena ez dugu ekarri baino aholku batzuk ematen dizkizuegu egun hauek hobeto eramateko etxean txikiekin.

Aholkuak

Esteka

Agur eta bihar arte.

 

 

2020/03/30

Egunon familiak,

Zer moduz zaudete? Gaurko egunerako bi gauzatxo prestatu dizuegu... Alde batetik propsamen bat margotzeko kartoian, paperan ... margo ezberdinekin, etxean duzuenarekin. Atxikitzen dizuegu argazkiak ideia bat izateko.

Eta beste aldetik, atxikitzen dizuegu bideo bat. Eskolako langile guztien artean egina bihotz- bihotzez ...

Bideoa

Ondo izan.

 

 

 

2020/03/27

Egunon familiak,

Gaurko eta astebururako 2 errezeta ekartzen dizkizuegu zuen etxeko altxorrekin egiteko ... Alde batetik, bizkotxo errezeta bat oso erraza beraiekin egiteko, eta beste aldetik, platilina errezeta bat. Ere oso erraza eta gero berarekin jolastu dezakezuena.

Asteburu ona pasa.

 

2020/03/26

Egunon familiak,

Gaurko proposamena arriskatua da baino aldi berean oso aberatsa ... UR TAILERRA!! proposamen honerarako ez dituzue behar materiak konplikatuak:ontzi handiak ura eta xaboiarekin (nahi izanez gero), animaliren bat edo uretako materialak ... eta hori bai oihal ugari lurrean jartzeko.

Ea animatzen zareten... bihar arte!!

 

 

2020/03/25

Familiak,

Gaurko egunarentzat proposamen bat eskeintzen dizuegu familia osoarentzat: MOZORROAK!! Honetarako bakarrik behar duzue arroparen bat, osagarriak, margoak eta... imaginazio asko!!

Oso ondo pasatu!

Ondo izan.

 

 

2020/03/23

Egunon familiak,

Astelehen honetarako proposamen desberdinak proposatzen dizkizuegu etxeko txikientzako eta handientzako.

Alde batetik, pdf bat atxikitu dizuegu non aurkitu dezakezue proposamen desberdinak etxeko txikientzat.

Eta beste aldetik, atxikitzen dizuegu argazki bat etxeko handiekin pasta papera egiteko. Oso erraza da eta seguro asko gustatuko zaiela. Forma esberdinak eman ahal diozue eta gero margotu ...

Estekak:

Paper-orea fabrikatzea

Txikienekin etxean egiteko jarduerak

 

 

2020/03/20

Familiak,

Zer moduz zaudete?? Gaur ostirala dela, proposatzen dizuegu proposamen bat adin guztietarako balio duena... sopa tailerra!!

Egia esanda, asko gustoko dute eta oso erraza da prestatzea. Bakarrik behar duzue soparen bolatxoak, egurrezko eta metalezko materialak (sukaldeko tresnak, katiluak tamainu desberdinekoak, animaliak jostailukoak ...). Atxikitzen dizuegu argazki bat adibide gisa (sakatu handitzeko).

Eta bukatzen duzuenean ... prest egon erratza zenbaitetan pasatzeko ...

Asteburu ona!!