Euskarazko udalekuetan (D eredua) parte hartzeagatik diru-laguntza deialdia
Nori Zuzendua:
Uharten erroldatua egon eta D ereduan ikasten duten LHko edo DBHko ikasleak.
Zer laguntzen da:
- Euskara hutsezko udalekuak, bizilekua den udalerritik kanpoko egonaldiak.
- 4 egun (3 gau) baino gehiago eta 15 egun (14 gau) baino gutxiagoko udalekuak, udako oporraldian gauzatutakoak (ekainaren 20tik irailaren 4ra).
- Haur/gazte bakoitzeko udaleku bakarra.
Eskabideak aurkeztea:
Irailaren 30a arte, udaleko erregistro orokorrean.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten NAN zenbakia.
- Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2019ko errenta aitorpena), baldin eta aurretik aurkeztua ez badu.
- Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
- Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak edo enpresa antolatzaileak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
- Diru-laguntza jasotzeko nahi den kontu zenbakia (IBAN).
Info +: euskarazerbitzua@uharte.eus / 948 33 10 53
DEIALDIA (PDF)